(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Ekintzailea XXI" sariaren hirugarren edizioa deitu dute hazkunde-potentzial handiena duen enpresari bideratuta asteartea, 2009.eko apirilak 14

Saria Nafarroako Gobernuak, Industria Ministerioak eta la Caixak antolatu dute, enpresa berritzaileak saritzeko


Datorren apirilaren 25era arte “Ekintzailea XXI” sarian parte hartzeko epea zabalik dago. Ekimen horren bidez, autonomia-erkidego bakoitzean oraintsu sortu diren eta hazkunde-potentzial handiena duten enpresa berritzaileak aitortu eta saritu nahi dira.

Foru Komunitatean, saria antolatzen dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroaren (CEIN) bidez; Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Empresa Nacional de Innovación, S.A. izenekoaren bidez (Enisa), eta la Caixak. Saria Ekintzailearen Egunaren barruan sartzen da.

Saria bi fasetan zatituta dago. Lehenengoak eskualde-izaera du, eta hiru enpresa finalistaren artean sariduna hautatuko da. Proiektu irabazlea toki-esparruan hazkunde-potentzialik handiena duen enpresa moduan aitortuko da eta 10.000 euroko ekarpen ekonomikoa eta hazkundea azeleratzera bideratutako jardueren sorta jasoko ditu. Sariak Nafarroako Ekintzailearen IV. Egunean emango dira, maiatzaren 5ean, CEINen egoitzan.

Bigarren faseak nazio-izaera du, eta Nafarroako konpainia irabazleak, gainerako autonomia-erkidegoetan irabazi duten proiektuekin batera, nazioko hiru sarietako bat jaso ahal izango du: 20.000, 10.000 eta 5.000 euro. Nazioko faseko hiru finalistak estatuaren ordezkariak izango dira Global Entrepreneurship Competition (http://www.hitbarcelona.com) lehiaketan.

Sari hau jasotzeko hautagaiak dira Nafarroan egoitza duten ETEak, betiere, jarduera 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera abiatu badute eta betekizun hauek betetzen badituzte: berrikuntzaren pisu handia, esangura zabalean ulertuta; bazkide sortzailea (edo sortzaileak) enpresaren liderra izan behar da eta batez ere bertan egin behar du lan, eta barne fakturazioa 3 milioi eurotik beherakoa izan behar da, eta jasotako kapital-finantzaketa ezin da izan milioi 1 eurotik gorakoa. Ezin dute saririk jaso Europako Batzordearen arabera handiak diren enpresen %25eko partaidetza baino handiagoa duten enpresak.
 
Eskualdeko batzorde tekniko batek (CEIN ere kide da) aurkeztutako hautagai guztien artean hiru proiektu finalistak hautatuko ditu. Enpresa irabazlea enpresa-esparruan garrantzia duten entitateek eta la Caixako eta Enisako ordezkariek osatutako epaimahaiak hautatuko du.
 
Enpresa hautagaiek http://www.emprendedorxxi.es/premio2009 web orrian eskura dagoen izena emateko inprimakia bete behar dute. Era berean, CEINen 848426037 telefono-zenbakian informazio gehiago lortu daiteke (harremanetarako pertsona Catalina Labiano, posta elektronikoa: clabiano@cein.es). Hautagaitzak aurkezteko epea datorren apirilaren 25ean amaituko da. 

Epaimahaiaren erabakia datorren maiatzaren 5ean jakinaraziko da, Nafarroako Ekintzailearen IV. Egunean. Egun horren bidez Foru Komunitateko ekimen ekintzailea sustatzen da, Nafarroako Gobernuak, CEINen bidez, eta Industria Ministerioak bultzatuta. Ekitaldi horren antolaketan Nafarroako enpresa-sustapenarekin lotutako 27 entitatek eta erakundek parte hartzen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa