(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Balerdi mendian galdu zen 47 urteko mendizalea hilik aurkitu dute asteartea, 2009.eko apirilak 14

Familiak atzo azken orduan jakinarazi zuen desagertua zegoela eta NLAko langileek gaur goizean aurkitu dute hilik


Rescatado el cuerpo sin vida del montañero de 47 años extraviado ayer en el monte Balerdi

Atzo Balerdi mendian (irudia) galdu zen 47 urteko mendizalearen gorpua aurkitu dute ( irudia handitu )

Atzo Balerdi mendian galdutako Uztegiko gizonezkoaren gorpua gaur atera dute, goizeko 10.00etan, sakan nahiko txar batetik. Nafarroako Gobernuko helikoptero bateko kideek aurkitu dute goizean goiz.

Mendizalearen familiak atzo jakinarazi zuen desagertua zegoela, iluntzeko 20.30ean; 14.00etatik ez zuten haren berririk. Iruñako eta Altsasuko suhiltzaileek eta Uztegiko senide eta bizilagunek mendia miatzen eman dute gaua, baina ez dute aurkitu.

Nafarroako Larrialdi Agentziak goizeko 8.00etan ekin die berriz bilaketa lanei eta Gaintzan (Araitz) jarri du aginte postu aurreratua.

Suhiltzaileak atzo gauen hasi ziren lanean eta gaur goizean Foru Polizia, Nafarroako Salbamendu Zakurren Taldea eta Nafarroako Gobernuko helikoptero bat gehitu zaizkie, Guardia Zibilaren GREIM talde batekin; talde horretako kideek aurkitu dute, hain zuzen, gizonezkoaren gorpua sakan batean, goizeko 8.15ean, eta 10.00etan atera egin dute. Guardia Zibila ari da istripuari dagozkion izapideak egiten.

Gurutze Gorriko psikologo talde bat ere bertaratu da mendira, han zeuden senideei laguntza psikologikoa eskaintzera. . 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa