(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmena sinatu du Caparrosoko biribilgunea egokitzeko asteazkena, 2009.eko apirilak 15

Lanen bidez, biribilgunearen neurria txikitu, banda zimurrak jarri eta babes-hesia gehituko da


Caparrosoko biribilgunea egokitzeko hitzarmenaren sinadura.

Caparrosoko biribilgunea egokitzeko hitzarmenaren sinadura. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bidez, Caparrosoko Udalarekin hitzarmena sinatu du herri horretako biribilgunea egokitzeko, hain zuzen ere, N-121 eta NA-5500 errepideak elkartzen diren lekuan.

Sinadura-ekitaldia gaur goizean egin da Departamentuaren egoitzan, eta testua (Gobernuak martxoaren 23ko saioan onetsi zuen) Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eta Irene Jiménez Iribarren Caparrosoko alkateak sinatu dute.

Hitzarmeneko klausula baten arabera, Foru Gobernuak gehienez 36.286,59 euro emango ditu, proiekturako (33.771,22 euro), proiektua idazteko (1.164,52 euro) eta lanen zuzendaritzarako (1.350,85 euro).

Bestalde, toki entitateak hitzarmenaren objektu den jardunak eragindako gainerako gastuak finantzatu behar ditu, beharrezko lursailak eskuratu eta desjabetzeari dagozkion gastuak barne hartuta.

Proiektuaren deskripzioa

Lanen bidez, biribilgunearen neurria txikitu nahi da; N-121 errepidean, biribilgunera iritsi aurretik, banda zimurrak jarri nahi dira abiadura murrizteko; eta new jersey moduluko babes-hesia kokatu nahi da N-121 errepidean, biribilgunean sartzen den erreiaren eskuineko bazterrean, Iruñatik datozenentzat. Era berean, lanak egiterakoan, seinaleak eta desbideratzeak kontuan hartuko dira.

Modu horretan, eta egokitze-lanak egin ondoren, biribilguneak 11 metroko erradioa, metro 1ko zabalerako bazterbidea, zapaltzeko moduko 3 metroko zoladura, 0,25 metroko zabalerako zintarria eta metro 1eko espaloiak izango ditu.

Jardun honen bidez, Caparrosoko herritarren eta bide horretatik zirkulatzen duten ibilgailuen segurtasuna handituko da, batez ere gabarra oso luzeko kamioen kasuan, bira oso behartuak egin behar dituzte eta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa