(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Nafarroako Kazetarien Elkarteko zuzendaritza batzorde berriari harrera egin dio asteazkena, 2009.eko apirilak 15

Miguel Angel Baron kazetaria Elkarteko buru berria da


El Presindente y la junta directiva de la Asociación de la Prensa.

Sanz presidentea, Nafarroako Kazetarien Elkarteko zuzendaritza batzordearekin egin duen bileran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Kazetarien Elkarteko zuzendaritza batzorde berriarekin bildu da gaur. Batzordeko buru berria Miguel Angel Baron da, MTorres taldeko komunikazio arduradunetako bat; Baronek Fatima Ruiz Bacaicoa ordezkatuko du.

Zuzendaritza Batzordeko kide berriak elkarteko bazkideek aukeratu zituzten otsailaren 28an, XCIII. ohiko batzar nagusian. Batzordeburuaz gainerako kideak dira José Miguel Montes Sáez, idazkari nagusia; Francisco Javier Pérez Fernández, diruzaina; eta Santiago Arriazu, Juan Luis Praxedes Pérez eta José Martínez Echalar, kideak.

Bileran, arduradunek presidenteari azaldu diote administrazioei eta sektoreko enpresa eta langileei Kazetaritza Defenditzeko Plataformara atxikitzeko deia egin dietela. Plataforma horren oinarria Espainiako Kazetari Elkarteen Federazioaren (FAPEren) dokumentua da; dokumentu hori martxoaren 14koa da, Sevillako Adierazpenaren ondoren idatzia.

Dokumentu horren arabera, kazetari profesionalak kezkatuta daude, "funtsik gabeko gero eta informazio gehiago zabaltzen dutelako, batere diskriminatu gabe”; alde horretatik, “profesional trebatu eta esperientziadunek" ematen duten informazioaren aldeko apustua egin nahi dute. Halaber, adierazi dute hedabideen krisiarekin "lanpostuak galtzen ari direla” eta horrek, hedabideen kalitatea kaltetzeaz gain, bizirautea arriskuan jartzen duela.

Gainera, gobernuei eskatu diete lan agintarien bitartez “kontratazioan abusuak saihestea eta zigortzea" eta publizitate instituzionala kontratatzea "lanaren eta berdintasunaren gaineko legeak" betetzen dituzten enpresetan. Dokumentuan, azkenik, honako hauek ere eskatu dituzte: ikastegietan prentsa irakurtzea sustatzea, prostituzio iragarkiak kentzea, kazetari autonomoei laguntzea eta enpresek “kazetariei dagozkien lanak egiteko beste sektore batzuetako profesionalak ez hartzea, bidegabeko lehia saihesteko”.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa