(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LTDari buruzko informazioa emango duen autobusak Tuteran hasi du ibilbidea asteazkena, 2009.eko apirilak 15

Gaur arte 13.302 etxebizitzak lortu dituzte Nafarroako Gobernuaren laguntzak


Catalán LTDari buruzko informazioa ematen duen autobusa abian jartzeko ekitaldian egon da. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna Tuteran egon da gaur herritarrei Lurreko Telebista Digitalerako (LTD) trantsizioari buruz informazioa emango dien autobus ibiltaria abian jartzen ikusteko. Datorren maiatzaren 15era arte, ibilgailuak Erriberako, Estellerriaren hegoaldeko eta Lana haraneko 42 udalerriak zeharkatuko ditu; izan ere, inguru horretan prozesua ekainean egingo da, Nafarroako gainerako herrietan baino lehenago, horietan abendurako aurreikusita baitago.

Jardun hau Nafarroako Gobernuak Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioarekin lankidetzan abian jarri duen informazio-kanpainaren barruan sartzen da, eta Nafarroako herritarrei prozesua erraztea du xede. Kanpaina bi fasetan garatuko da, Ministerioak “itzaltze analogiko” deitu duen horretarako ezarritako epeekin bat etorriz (martxoa eta maiatza bitartean Nafarroa hegoaldean, eta udaren ostean Foru Komunitateko gainerako lekuetan). Horrez gain, web orrialde bat abian jarri da, 50.000 liburuxka argitaratu eta banatu dira, eta prentsan, irratian eta Tuterako eta Lizarrako markesinetan iragarkiak jarri dira. Lehenengo fase honetarako aurrekontua 180.000 eurokoa da.

Ekitaldian Catalánek azpimarratu duenez, “LTD Nafarroako etxeetan ezartzea positiboa izaten ari da”, eta Nafarroako Gobernua ekimen horrekin eta informazio-kanpainarekin lankidetzan ari dela adierazi du. Ildo horretatik, gobernuak hargailuak erosteko (18 euro) eta LTD eta guztiko telebistak erosteko (100 euro) ematen ditu. Kontseilariaren esanetan, joan den martxoaren 11tik (laguntzak data horretan jarri ziren indarrean), 13.302 etxebizitzak lortu dituzte onurak. Merkataritza-establezimenduetan, zehatz esanda, gaur arte 7.702 ekipo saldu dituzte LTDarekin eta 5.600 kanpo deskodegailu.

Agintariak LTDari buruzko informazioa ematen duen autobusaren barruan. ( irudia handitu )

Kontseilari-eledunaz gain, ekitaldira Joaquín Ortigosa Ocón Nafarroako Gobernuko Komunikazio zuzendari nagusia eta Tuterako Udaleko Ogasun zinegotzia eta Gazteria eta Informatika zinegotzia, José María Navarro Fandos eta Fernando Ferrer Molina, hurrenez hurren, hurreratu dira.

Autobus informatiboa

Nafarroako Gobernuak autobus ibiltaria kontratatu du, eta horren ibilbidea gaur hasi da Tuteran. Autobus horren bidez herritarrak modu pertsonalizatuan artatu eta LTDaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitu nahi dira. Ibilgailuak, datorren maiatzaren 15era arte, Erriberako, Estellerriaren hegoaldeko eta Lana haraneko 42 udalerriak zeharkatuko ditu, ekainean telebista analogikotik lurreko telebista digitalerako trantsizioa egingo baitute.

Besteak beste, autobusean alderdi hauei buruzko informazioa ematen da: LTD, hori instalatzeko eman behar diren pausoak, horren kostua eta Ministerioak “itzaltze analogikorako” ezarri dituen epeak. Bi pertsonak emango dute informazio hori guztia. Horrez gain, bideo didaktiko bat proiektatzen da, Yolanda Alzolak aurkeztuta, deskodegailua nola instalatzen den labur azalduz, eta sustapen-materiala eta informazio-liburuxkak ematen dira herritarrek zalantzak etxean ere argitu ahal izateko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa