(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak EHNE sindikatuaren batzorde berriari harrera egin dio asteazkena, 2009.eko apirilak 15

Bileran departamentuaren hainbat ekimen berrikusi dituzte, Nafarroako Kanaleko nekazarientzako laguntzak, adibidez


Reunión de la consejera Sanzberro con la nueva ejecutiva del sindicato EHNE

Sanzberrok EHNE sindikatuko batzorde berria hartu du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuko batzorde berria hartu du gaur bulegoan. Batzorde berri hori martxoaren 14an aukeratu zuten, Iruñan, elkartearen bosgarren biltzarrean.


Aurkezpen ofizial gisa egin duten bileran egon dira, kontseilariaz gain, departamentuko hiru zuzendari nagusiak: Ignacio Guembe Cervera (Nekazaritza eta Abeltzaintza), Jesús María Echeverría Azcona (Landa Garapena) y Andrés Eciolaza Carballo (Ingurumena eta Ura). EHNEko ordezkaritzako buru gisa Fermin Irigarai Gil, sindikatuko presidente berria, bertaratu da.

Bileran hitz egin dute esne sektoreaz, kontseilu arautzaileez eta nekazaritza eta ingurumeneko laguntzez, besteak beste. Sindikatuko batzorde berriari departamentuak orain dela gutxi abian jarritako ekimen bat interesatu zaio: Nafarroako Kanaleko nekazariek lursailetan ureztaketa sistemak jartzeko jasoko dituzten diru-laguntzak.

Nekazarientzako laguntzak

Nafarroako Kanaleko eremu ureztagarriko lanak amaituko dira lursailetan ureztaketa instalazioak jartzen dituztenean. Horretarako, nekazariek 3.000-5.000 euro inbertitu beharko dituzte hektarea bakoitzeko, jartzen duten ureztaketa sistemaren arabera. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuak hainbat diru-laguntza emango ditu, %30 eta %55 bitartekoak (urtean 9 milioi). Gainerakoa nekazariek jarri beharko dute. Nafarroako nekazaritza elikagaien sektorearen etorkizunerako inbertsio estrategikoetako bat denez, Nafarroako Gobernuak neurri berri batzuk hartu ditu orain dela gutxi.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa