(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanzek Foru Komunitatean mahastiaren eta ardoaren zentro teknologiko bat sortzea proposatu du osteguna, 2009.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroa J.D. Ardoaren Foro Estrategikoan egin du iragarpena


Miguel Sanz presidentea prentsaurrekoan.

Miguel Sanzek Nafarroan mahastiaren eta ardoaren zentro teknologikoa sortzea proposatu du ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak mahastiaren eta ardoaren zentro teknologiko bat sortzea proposatu du gaur Oliten, baita Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroaren (EVENA) egituraren barruan merkaturatze eta marketin eginkizunak sustatzea ere. Ekimen horien bidez, Nafarroako ardoak nazioko eta nazioarteko merkatuetara iristea eta beste esparru batzuekin sinergiak aprobetxatzea nahi da, hala nola energia berriztagarriak edo nekazaritzako elikagaien beste sektore batzuk, horietan Nafarroak nazioarteko proiekzioa baitu.

Sanz presidenteak adierazpen horiek gaur arratsaldeko lehen orduan egin ditu, Nafarroa J.D. Ardoaren Foro Estrategikoaren itxiera-ekitaldian, EVENAren egoitzan (Olite). Foroa Nafarroako Gobernuak antolatu du, ardoaren sektoreak Foru Komunitatean gaur egun eta etorkizunean duen egoera aztertzeko.
Irudian ekitaldira bertaratu diren guztiak agertzen dira.

Miguel Sanzek Nafarroan mahastiaren eta ardoaren zentro teknologikoa sortzea proposatu du ( irudia handitu )

Foroaren xedea izan da inplikatutako eragileek ardoaren sektorearen eta Nafarroa Jatorri Deituraren egoerari eta perspektibei buruzko iritziak eta ikuspuntuak trukatzea, eta balizko neurriak eta jardunak proposatu eta eztabaidatzea. Foro horretan hurrengo hauek hartu dute parte: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak, Nafarroa J.D.ren Kontseilu Arautzaileak, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak, Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra (ICAN) sozietateak, UCAN, UAGN eta EHNE nekazaritza-erakundeak; eta Upategien Elkarteak.

Sanzek azpimarratu duenez, “Nafarroak kalitatezko ardoa ekoizten du”, baina aldi berean, “ahalegin handiagoa egin behar du merkaturatzean, beste jatorri-deitura batzuetatik bereiziz”.

Ildo horretatik, foroan parte hartu duten erakundek Nafarroa J.D.rako Plan Estrategiko bat abian jartzea adostu dute, eta Sanzek adierazi duen moduan, Nafarroako Gobernuaren laguntza izango du. Plana egiteko, zenbait lantalde eratuko dira, eta besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: berregituratze kooperatiboa; sustapena eta merkaturatzea; eta Nafarroako ardoen kalitatea.

Foroa gaur goizean inauguratu du Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, eta mahastien laborantzan nekazaritzari eta ingurumenari lotutako neurriak aplikatzeko neurriak abian jarriko direla iragarri du, inguruarekiko iraunkorrak diren jardunak sustatzeko, lurzoruaren eta ingurumenaren kontserbazioa kontuan hartuta. 

Nafarroan, ardoaren sektoreak Foru Komunitateko hiru jatorri-deituretako 7.600 mahastizain eta 128 upategi biltzen ditu -Nafarroa, Errioxa eta Cava-. Urteko fakturazioa 200 milioi euro ingurukoa da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa