(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3P Biopharmaceutical "Empresa Bandera 2008" hautatu dute hogeita bi hautagairen artean osteguna, 2009.eko apirilak 16

Nafarroako Gobernuak, CEINen bidez, saritutako enpresaren berrikuntza eta hazkunderako gaitasuna nabarmendu ditu


Empresa Bandera 2008 Saria

Empresa Bandera 2008 saria 3P Biopharmaceutical enpresari emateko ekitaldia. ( irudia handitu )

3P Biopharmaceutical Nafarroako enpresa "Empresa Bandera 2008” hautatu dute entitateak iaz “Garatzeko Gaitasun Handiko” (GGH) enpresa gisa kalifikatu zituen 22 enpresen artean. Saria Nafarroako Gobernuak luzatu du Nafarroako Enpresen Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, eta gaur goizean egindako ekitaldian eman dio enpresari. Ekitaldi horretan, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Carmen Leza CEINeko gerenteak eta Dámaso Molero 3P Biopharmaceutical enpresako gerenteak parte hartu dute.

Enpresa bat GGH moduan aitortzeko eta CEINetik laguntza berezia jasotzeko, nahitaezkoa da lau urtetik beherako enpresa-ibilbidea izatea, merkatu estrategikoetan aritzea, hasieratik nazioarteko merkatura hedatzeko politika garatzea eta berrikuntza-osagai handia izatea.

“Empresa Bandera” saria emateak esan nahi du 3P Biopharmaceutical (CEINeko Enpresa Berritzaileen Haztegian kokatuta dago 2007tik) enpresak izaera berritzailea duela eta hazteko eta hedatzeko aukerak dituela aldagaien multzo baten bidez, hala nola jarduten duen sektorea, ekipo sustatzailearen gaitasuna edo lana eta merkatu-kuota sortzeko aurreikuspenak.

Sari honi esker, konpainiak 6.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du enpresa berriko kalitate-sistemaren garapena egiteko, aholkularitza-enpresa espezializatu baten laguntzaz.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa