(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leitzako eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioek gas-ihesei buruzko trebakuntza-jardunaldietan parte hartu dute ostirala, 2009.eko apirilak 17

Ikastaroan eduki teoriko-praktikoak jorratu zituzten eta lanen ondorioz hodia apurtzeagatik gertatutako ihesaren simulakroa egin zuten


Suhiltzaile boluntarioak ikastaroan.

Leitza eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioen taldea Gas Naturalek antolatutako trebakuntza-ikastaroan ( irudia handitu )

Leitza eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioen taldeek joan den larunbatean gas-ihesekin lotutako arriskuei buruzko trebakuntza-jardunaldi teoriko-praktikoa izan zuten, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Larrialdi Agentziaren bidez kolektibo horrentzat bultzatutako trebakuntza-jardueren barruan.

Ikastaroa Gas Naturaleko teknikariek eman zuten, eta gas desberdinei buruzko edukiak jorratu ziren (propietate fisikokimikoak, tenperaturak eta sukoitasun-mugak, besteak beste), gas-ihesak barruan eta kanpoan, arriskuak kontrolatu eta prebenitzeko metodoak, suak hartutako ihesaren kontrola, segurtasun-distantziak eta neurriak herritarrentzat; era berean, babes pertsonalerako ekipoak, ihesak kontrolatzea eta moztea ere azaldu ziren. Horrez gain, jardunaldiak atal praktikoa izan zuen, esplosimetro baten eta mozte-giltz baten laguntzaz garatua.


Jardunaldia osatzeko, gas-ihesaren simulakroa egin zen Leitzako kale batean, lanen ondorioz hodi bat apurtzean gertatutakoa. Suhiltzaile boluntarioek mobilizazioen eta alerten protokoloan eta zentroen arteko koordinazio protokoloan parte hartzeko aukera izan zuten (SOS Navarra-Gas Natural). Ezarritako sekuentziaren arabera, lehenengo ihesa non gertatu den adierazi behar da, eta horrela, Gas Naturalek 112 telefono-zenbakiari zein pauso eman behar dituen eta zein mozte-giltz manipulatu behar diren jakinarazten dio.

Aipatzekoa da Nafarroako Larrialdi Agentziak suhiltzaile boluntarioen elkarteak dituela Mendialdeko zazpi herritan, zehatz esanda Leitzan eta Goizuetan, eta gainera, Beran, Lesakan, Luzaiden, Agoitzen eta Izaban. Ehun eta berrogeita hamar boluntario baino gehiago dira guztira. Nafarroako Segurtasun Eskolan trebatu dira, eta aldian-aldian birziklatu egiten dira eta ezagutzak hobetzen dituzte joan den astean Leitzan antolatutako ekimenen antzekoei esker.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa