(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo gizarte-zerbitzuetako lan-kalitateari buruzko batzordearen eraketaren buru izan da ostirala, 2009.eko apirilak 17

Batzordearen eginkizunetako bat sektoreko profesionalen lan-kalitatea zaintzea da


Lan-kalitatearen batzordea

Gizarte-zerbitzuetako lan-kalitateari buruzko batzordea. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria gizarte-zerbitzuetako lan-kalitateari buruzko batzorde berriaren eraketaren buru izan da gaur, Nafarroako Jauregiko Presidenteen Aretoan egindako ekitaldian.

Lan-kalitateari buruzko batzordea gizarte-zerbitzuen sektoreko profesionalen lan-kalitatea hobetu eta zaintzeko sortu da. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren barruan ezarritako hiru organo iraunkorretako bat da, Gizarte-zerbitzuen zorroaren jarraipenari eta aldaketari buruzko batzordearekin eta zerbitzuak baimendu, erregistratu eta homologatzeko sistemari buruzko batzordearekin batera, Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legeak ezarritakoari jarraituz.

Legearen arabera, partaidetza osagai giltzarria da gizarte-zerbitzuen politikak ezartzeko eta horiek fidagarriak izateko. Hori dela eta, gizarte-beharrizanen ebazpenean erkidegoaren partaidetza sustatzea lehentasunezko helburutzat jotzen da. Gizarte-beharrizanetako bat gizarte-esparruan lan-kalitatea handitzeko lan egitea da.

Lan-kalitateari buruzko batzordearen presidentea García Malo kontseilaria izango da, eta hurrengo hauek ere osatuko dute: José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkaria idazkari-lanetan; Jesús María García Antón Nafarroako toki entitateen ordezkaria, Nafarroako Udalerri eta Probintzien Federazioak izendatuta; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko bi ordezkari, Javier Martinena eta Javier Iradiel; UGTko ordezkari bat, Ana Irene Rodeles Lizarbe; eta, amaitzeko, CCOOko ordezkari bat, Manuel Rodríguez.

Eginkizun nagusiak, besteak beste, gizarte-zerbitzuen sektorean lanaren bilakaeraren jarraipena egitea eta laneko gutxieneko kalitate-adierazleak adierazi eta proposatzea da, zerbitzuen homologazioak egiteko eta horien jarraipena egiteko.

Era berean, helburu nagusiak esparru horretan lan egiteko profil eta gaitasun profesionalak proposatzea eta izaera iraunkorreko eta ez-iraunkorreko trebakuntza-planak eta kasuan kasuko jarraipena egitea dira, eta amaitzeko, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak zuzenean agindutako bestelako eginkizunak betetzea.

Organo hau urtean hiru aldiz bilduko da, eta aparteko bilerak egingo ditu presidenteak deituta edo kideen gehiengoak hala eskatzen badu.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa