(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroa, zinema erakusketa” zikloaren barruan, Nafarroako lau film jarriko dituzte Madrilen, datorren astean ostirala, 2009.eko apirilak 17

Filmak Helena Taberna, Patxi Amezcua, Francisco Avinzada eta Arantxa Aguirrerenak izango dira


Zikloaren kartela

''Nafarroa, zinema erakusketa” zikloan Nafarroako lau film jarriko dituzte

“Nafarroa, zinema erakusketa” zikloa Nafarroako Gobernuak Madrilen daukan Ordezkaritzak sustatu du. Datorren astean Nafarroako lau zuzendariren film bana jarriko dituzte estatuko hiriburuan. Helburua da Madrilgo zinemazaleei Foru Erkidegoko zinemagileen lanak erakustea. Aurten, gainera, Nafarroan sortu berri den Film Commission delakoaren aurkezpena egingo dute. 

Zikloa Madrilgo Doré zineman (Filmoteka Nazionalaren egoitzan) egingo da, apirilaren 21etik 23ra, eta film hauek jarriko dituzte: Helena Tabernaren “La buena nueva”, apirilaren 21ean; Patxi Amezcuaren “25 Kilates”, apirilaren 22an; eta Francisco Avinzadaren “Hoy no se fía, mañana sí”, apirilaren 23an. Amaiera ekitaldian, gainera, Arantxa Aguirreren “Montxo Armendariz” dokumental laburra egongo da ikusgai. Izan ere, Montxo Armendarizek “Tasio” egin zuela 25 urte dira aurten.

Saioak 19.30etan hasiko dira. Aurrena, Foru Erkidegoko ekoizleen zinema ezagutzen dutenek filmaren aurkezpena egingo dute eta, gero, emanaldiaren ondoren, mahai-ingurua egingo dute. Mahai-inguruetan parte hartuko dute, filmen zuzendariez gain, Manuel Hidalgo idazleak, Javier Tolentino irrati kritikariak (Espainiako Irrati Nazionaleko "El séptimo vicio" irratsaioaren arduradunak) eta Montxo Armendariz zuzendari nafarrak.
Dokumentazioa:
Programa del ciclo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa