(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia zortzi milioi euroko gastua baimendu da Iruñako epaitegiak handitzeko lanetarako astelehena, 2009.eko apirilak 20

Proiektuaren arabera, hegoaldeko eraikinean bi solairu gehituko dira, 3.325 m² gehiago, gaur egungo azaleraren %22


Iruñako Justizia Jauregia

Iruñako Justizia Jauregia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Justiziako zuzendari nagusiari 7.968.918 euroko urte anitzeko gastua egiteko baimena eman dio, Iruñako Justizia Jauregia handitzeko lanak kontratatzeko. Jardun hori Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko 90 jardunetako bat da.

Zenbateko hori hiru urtetan banatuko da, modu honetan: 110.000 euro 2009ko aurrekontuen kargura; 3.679.500 euro 2010eko kontuen kargura; eta beste 4.179.418 euro 2011ko aurrekontuetan xede horretara bideratuko den partida batean.

Iruñako Justizia Jauregia handitzea

Handitze-proiektuaren barruan bi solairu gehituko dira Iruñako Justizia Jauregiko hegoaldeko moduluan (gaur egun bi modulu ditu, eta horietako batean bi solairu gehitu ziren 2003an). Bosgarren eta seigarren solairua eraikiko dira San Roque etorbidera orientatuta dagoen eraikinean (sarrera nagusia duen aldean). Modu horretan, 3.325 m² eraiki sortuko dira, hau da, egon dagoen azalera %22 handituko da. Lanak amaitu ondoren, gaur egungo 15.099 m² barik 18.424 m² egongo dira.

Eraldaketaren bidez Iruñako Justizia Jauregian gaur egungo hornikuntzak berrantolatzeko eta epe labur eta ertainean aurreikusitako epaitegi berrien hazkundeari aurre egiteko behar besteko espazioa sortu nahi da. Espazio berri horretan organo judizial guztiak kokatu nahi dira, herritarrei joan-etorriak saihesteko eta zerbitzu erkideak errentagarriak izateko (artxiboak, ikustaldien salak, etab.).

Era berean, lanak instalazio batzuk berritzeko eta energia-gastua eta ingurumen-inpaktua murrizteko aprobetxatuko dira. Horretarako, eraikineko zazpi igogailutik bost ordeztuko dira (bi nagusiak, atxilotuen igogailua eta ekialdeko biak), edukiera, abiadura eta energia-errendimendua hobetzeko; teilatuan eguzki-plakak ipiniko dira; kanpoko girotze-makineria ordeztuko da; eta argiztapen-sistema programatua ezarriko da.

Proiektua Ángel Farinós Said arkitektoak idatzi du, Manuel Sagastume Ruizekin batera jatorrizko diseinua idatzi zuen arkitekto berberak. Gaur egungo zenbatespenen arabera, lanak aurten hasi eta 2011n amaituko dira, eta hogei hilabete behar izango dituzte.

Aurreikuspenen arabera lanak bi fasetan garatuko dira, lanak eta eraikineko jarduera bateratzeko eta ahal den neurrian langileei trabak saihesteko. Lehen fasean eraikinaren mendebaldean lan egingo da (hau da, inguru horretan laugarren solairua hustu beharko da) eta alde horretan amaitu ondoren, lanak ekialdean hasiko dira (horretarako, inguru horretan laugarren solairua hustu beharko da).
Dokumentazioa:
Infografías de la ampliación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa