(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zortzigarren “Nafarroa Bermea” eman zaio Iruñeko Eskualdeko ordezko piezen enpresa bati astelehena, 2009.eko apirilak 20

Bermearen zenbatekoa 600.000 eurokoa da


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan Nafarroa Bermea berri bat ematea adostu du, oraingo honetan denera 2.740.211 milioi euro makinerian eta instalazioetan (aktibo finko materialak) inbertituko dituen Iruñeko Eskualdeko ordezko piezen enpresa bati. Bermearen zenbatekoa 600.000 eurokoa da, neurri honetan ezarritako gehiengoa.

Gogoan izan behar da aurreko bermeak logistikako enpresa bati, automobilaren arloko laguntzaile bati, plastikoen arloko bati, bioenergia-enpresa bati eta Erdialdean eta Iruñerrian landa-hotelak bultzatzeko bi enpresari eman zitzaizkiela, Agoitzen turismo-apartamentuetan inbertituko duen beste bati emateaz gain.

“Nafarroa Bermea” joan den azaroaren 6an Gobernuak krisiaren aurka onetsitako neurrietako bat da. Enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea du xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta.

Legean industriaren arloko inbertsioetarako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko, eta enpresa txiki eta ertainetako azpiegitura turistikoak sortu eta modernizatzeko ezarritako laguntzak lor ditzaketen esku-hartzeetarako bermeak eskatu ahal izango dira.

Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak izango dira, eta gehieneko zenbatekoa proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60koa izango da. Horren arabera, laguntzak lortzeko gutxieneko inbertsioa 100.000 eurokoa izango da. 

Nafarroako Gobernuak ekintza honetan emango duen guztizko zenbatekoa 30 milioi eurokoa izango da, Nafarroako Elkarren Bermerako Sozietatearen (Sonagar) bidez emana. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa izango da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa