Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak publikoki zoriondu ditu Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak
astelehena, 2009.eko apirilak 20
ETAko komandoen ustezko buru berria atxilotu eta epailearen esku uzteagatik
Nafarroako Gobernuak gaur goizean Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Barne Ministerioa publikoki zoriontzea adostu du, iragan larunbatean Frantzian Jurdan Martitegi, ETA talde terroristako komandoen ustezko buru berria, atxilotzeagatik.
Foru Gobernuak pozez hartu du urte erdian ETAren kupula operatiboa hirugarrenez bururik gabe utzi izana eta bidezkoa deritzo ESIK, Frantziako poliziarekin lankidetzan, terrorismoaren aurka egiten ari diren lana publikoki aitortzea.
Poliziaren borroka, mugaz haraindiko lankidetzaren esparruan, eta indar demokratikoen batasuna Nafarroako eta Espainiako gizarteek terroristak epaileen aurrera eramateko eta gizartean hiltzaile eta estortsioa egiten duten horiek babesten dituztenak zokoratzeko dituzten tresnak dira.