(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Beste bederatzi udal 012 Infolocal zerbitzuan sartu dira asteartea, 2009.eko apirilak 21

Oibar, Atetz, Cadreita, Ezkaroze, Jaurrieta, Orontze, Lodosa, Luzaide eta Otsagabia dira udal horiek


Eskuinetik ezkerrera, Manuel Martínez, Carmen Ciganda, Alfonso Montori, Juan José Lallana, Jesús Mª García, Javier Celay, Fernando Alzón, Juan Manuel Tohane eta Tomasa Iriarte.

Bederatzi udal “012 Infolocal” telefono-zerbitzuan sartzeko hitzarmenaren sinadura-ekitaldia ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki administrazioko kontseilariak eta Oibar, Atetz, Cadreita, Ezkaroze, Jaurrieta, Orontze, Lodosa, Luzaide eta Otsagabia udalek gaur goizean “012 Infolocal” zerbitzuan sartzeko kasuan kasuko hitzarmenak sinatu dituzte.

Herritarren telefono bidezko arreta zerbitzua 2001eko azaroan jarri zen abian, Iruña inguruko 12 udalekin. 7 urte hauetan, herritarrei emandako zerbitzuak ugaritu dira eta kudeaketa elkarbanatuko eredua sortu da udalen, Nafarroako Gobernuaren eta Animsa zerbitzuaren enpresa kudeatzailearen arteko lankidetzari esker. 

Zerbitzuan sartu diren udal berriek Toki Administrazioko Departamentutik diru-laguntza hauek jaso dituzte: Oibar, 8.249 euro; Atetz, 6.693; Cadreita, 5.997; Ezkaroze, 8.002 euro; Jaurrieta, 8.528; Lodosa, 22.761; Luzaide, 15.000; Otsagabia, 9.052 eta Orontze, 7.337.

Gaur egun tokiko 113 entitate onartu dituzte 012 Infolocal zerbitzuan. Horri esker, 272.055 pertsonari zerbitzu osoa eman ahal zaie (Iruñako eta Tuterako herritarrak alde batera utzita, zerbitzu hori 010 zenbakiaren bidez jasotzen dute eta). Zerbitzuari atxikitako herri guztien zerbitzu, jarduera, errekerimendu, agenda, prestazio, eta abarri buruzko informazio osoa eskaintzen da; Nafarroako Gobernuaren gainerako entitateei buruzko funtsezko informazioa eta herritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkieten bestelako erakunde publiko eta pribatu batzuei buruzko informazioa ere eskuratu daiteke.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa