(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kanaleko ureztatze-esparruak 275 milioi euro baino gehiagoko aberastasuna eta zazpi mila lanpostu sortuko ditu asteazkena, 2009.eko apirilak 22

Nafarroako Kanaleko Nekazaritzako Industrien eta Sail ureztatuen IV. Foroan eman da ezagutzera


Mirandaren hitzaldia Nekazaritzako Industrien eta Sail ureztatuen IV. Foroan

Nafarroako Kanaleko ureztatze-esparruak 275 milioi euroko aberastasuna sortuko du. ( irudia handitu )

Nafarroako ureztatze-esparruak, behin aurreikusitako eraldatutako azalera osatuta (53.125 hektarea), 275 milioi euro baino gehiagoko aberastasuna sortuko du, nekazaritzako elikagaien egungo Balio Agregatu Gordina (BAG) baino %25 gehiago, 1.100 milioi bat eurotan kokatua, eta 7.000 lanpostu inguru sortuko ditu nekazaritzako elikagaien klusterrean.

Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasuna kontseilaria den Álvaro Miranda Simavillak Nafarroako Kanaleko Nekazaritzako Industrien eta Sail ureztatuen IV. Foroan ezagutzera eman dituen datuetako batzuk dira. Foroak gaur jardunaldi teknikoa du Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroak (EVENA, Estación de Viticultura y Enología de Navarra) Oliten duen egoitzan. 

Mirandak nekazaritzako elikagaien industria Nafarroaren etorkizun ekonomikoaren zutabeetako bat izan behar dela nabarmendu du eta zentzu horretan, nekazaritako industriak eta sai lureztatuek “lehiakorra, errentagarria eta ustiapenen eta sektorearen garapenaren jarraipena ahalbidetuko duen nekazaritza bermatzeko ezinbesteko sinbiosia” osatzen dutela esan du.

Nekazaritzako Industrien eta Sail ureztatuen IV. Foroaren irekiera-ekitaldia

Nafarroako Kanaleko ureztatze-esparruak 275 milioi euroko aberastasuna sortuko du. ( irudia handitu )

Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuaren datuen arabera, Nafarroan dauden laborantzako 380.000 hektareatatik %26 gutxi gorabehera ureztatzekoak dira. Hala ere, Foru Erkidegoko nekazaritzak sortutako BAGaren %70 ustiapen horietatik datorrela kalkulatzen da, zeinek landa-eremuko enpleguaren %63 kontzentratzen duten.


2009. urte honetan Nafarroako Kanalaren bidez Nafarroako Erdialdeko 14.000 hektarea inguru hornitu ahalko dira, horietatik herena ureztatuko direlarik, hau da, jada lursailetan ekipamenduak jarriak dituztenak. 

Instalazioak bizkortze aldera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuak duela gutxi hainbat ekimen adostu zituen Nafarroako Kanaleko Ureztatzaileen Elkarte Nagusiarekin eta UAGN nekazal erakundearekin nekazariek beren lursailetan ureztaketa instalatzeko egin behar dituzten inbertsioak errazteko. Neurri horiek, egikaritzapenari eta finantzazioari lotuek, jada dauden laguntzekin, egin beharreko gastuaren %30 eta %55 artekoak izanik, bat egiten dute. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa