Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak automobilen eta industria-ibilgailuen gidatze efizienterako 164 ikastaro eskaintzen ditu aurten
asteazkena, 2009.eko apirilak 22
Azken urteetan 1.311 pertsona trebatu dira gidatze efizienteko tekniketan
Nafarroako Gobernuak, Garraioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuarekin lankidetzan, maiatzaren 1etik urriaren 15era automobilen eta industria-ibilgailuen gidatze efizienterako 164 ikastaro eskaintzen ditu, energia-aurrezkia eta –efizientzia sustatzea bultzatzeko.
Susana Labiano Bastero Nafarroako Garraioko zuzendari nagusiak gaur goizean egindako prentsaurrekoan ikastaro hauen laugarren edizioa aurkeztu du. Ekimena Nafarroako Gobernuak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak energiaren aurrezpen eta eragimenerako Espainiako Estrategiaren Ekintza Planean aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko sinatu zuten hitzarmenaren barruan sartzen da. Gaur goizeko ekitaldian Nafarroako Ingurumen arloko Baliabideen Zentroko zuzendari gerenteak ere parte hartu du, entitate horrek programa kudeatzearen ardura baitu.
Gidatze efizienterako ikastaroen 2009ko edizioan 164 trebakuntza-ikastaro programatu dira, 37 industria-ibilgailuei bideratuta eta 127 automobilei.
Jarduera honen aurrekontua 148.400 eurokoa da (93.000 industria-ibilgailuentzat eta 55.400 automobilentzat), eta xedea gidatzeko modu berria sustatzea da, erregaia eta horrenbestez dirua aurrezteaz gain kutsatzaileak eta berotegi-efektuko gasak atmosferara isurtzea murrizteko (aipatzekoa da Garraioen sektoreak 2007an Nafarroako energia-kontsumo osoaren %37,18 hartu zuela). Era berean, gidatze efizienteko teknikak aplikatuta bide-segurtasuna eta gidatzeko erosotasuna handitzen dira. Ikastaro hauen bidez 1.311 pertsona trebatu dira gidatze efizienteko tekniketan, 779 automobilen modalitatean eta 532 industria-ibilgailuetan.
Aurtengo berrikuntzen artean, besteak beste, ikastaroen kopurua handitzea aipatu behar da, Nafarroako Ingurumen arloko Baliabideen Zentroak zuzenean eskainitakoez gain doako ikastaroak programatuta lankidetzan aritzea hautatzen duten Nafarroako autoeskolek emandako ikastaroak egongo dira eta.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Decálogo de la conducción eficiente