Ikusi egun honetako albiste gehiago
Udaberriko Errondaren jaialdia bihar hasiko da Zubirin
osteguna, 2009.eko apirilak 23
Ekainaren 28ra arte antzerkia, musika, zinea eta folklorea eramango ditu berrehun eta mila bizilagun artean dituzten herrietara
Udaberriko Erronda berri bat bihar hasiko da eta astebururo ikuskizunak eskainiko ditu hurrengo ekainaren 28ra arte. Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismoa Departamentuaren bidez, antolatzen du eta berrehun eta mila bizilagun arteko udalerrietako udalen eta udalbatzen laguntza du.
Bihar ostirala, apirilak 24, 18:00etan, No Sólo Teatro-k “Historias del Cielo” obra aurkeztuko du Zubiriko frontoian.
Larunbatean, apirilak 25, The Cheese&Road Ensemble-k jazz musika joko du Oibarren 20:00etatik aurrera: Teatro Bajo la Arena-k “El viaje de Pablo” obra antzeztuko du 18:00etatik aurrera Aratzuriko Kultur Etxean; No Sólo Teatro-k “Historias del cielo” eramango du Berriogoitiko udaletxera 19:00etan; Ditirambo Teatro-k “El mundo mágico de Matilde” aurkeztuko du 17:30etan Cordobillako frontoian eta Peraltako Udal Eskolako Koralak 20:30tan errezitaldia emango du Melidako zineman.
Igandean, apirilak 26, Agoitzeko San Migel Koralak 13:00etan abestuko du Garraldako elizan; Rey Sancho korua 13:00etan egongo da Iberoko elizan; No Sólo Teatro-k “Historias del cielo” eramango du Jaurrietako frontoira 17:00etan, eta Zirika Zirkus-ek “Ilargian” obra aurkeztuko du 16:30etan Narbarte-ko plazan,
- Dokumentazioa:
- Ronda de primavera