(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BAIren arabera, Nafarroan 32.400 langabe daude ostirala, 2009.eko apirilak 24

Foru Komunitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoa Espainian langabezia-tasarik txikiena duten inguruak dira


Lana

Nafarroak langabezia-tasa txikienetakoa du.

Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera, Nafarroan, martxoaren 31n, 32.400 langabe zeuden, 17.300 gizon eta 15.100 emakume. Azken hiruhilekoan kopuru horrek gora egin du Foru Komunitatean, eta orain 7.300 langabe gehiago daude.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa langabezia-tasarik txikiena duten inguruak dira Espainian, %10,33 eta %10,41, hurrenez hurren. Nazioko batez bestekoa %17,36 da. Gizonei dagokienez, Nafarroan dago langabezia-tasarik txikiena, %9,73 (Espainian %16,86 da). Emakumeen kasuan hirugarren tasarik txikiena da, %11,33, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Errioxaren ostetik (Espainiako batez bestekoa %18 da).

Nafarroako Gobernuak modu negatiboan baloratu du langabeziak azken hiruhilekoan izandako hazkundea. Era berean, Gobernuaren esanetan, Espainia osoarekin alderatuta langabezia-tasa txikiagoa izateak erakusten du autonomia-erkidegoan nazioarteko krisi ekonomikoaren ondorioak txikiagoak direla, eta adostasun albait handienarekin, ekonomia- eta ekoizpen-jarduera, kontsumoa eta langileen kontratazioa sustatzeko neurriak aplikatu behar direla nabarmendu du.

Azken urtean, Nafarroan 13.600 pertsona geratu dira lanik gabe, hau da, langabeziak %72,69 egin du gora. Espainian 1,8 milioi pertsona geratu dira lanik gabe, hau da, hazkundea %84,47koa izan da.

Nafarroan, martxoaren 31n 278.600 pertsona zeuden okupatuta, 160.500 gizon eta 118.100 emakume.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos EPA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa