(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 60 milioi euro emango ditu Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioirako astelehena, 2009.eko apirilak 27

Aurrekontuan eraikina eraikitzea eta urbanizazio-lanen eta laguntza teknikoaren kudeaketa-gastuak biltzen dira


Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko saioan adostutako akordioan, 60 milioi euroko urte anitzeko gastua egitea baimendu du Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioia eraikitzeko. Gastua honela banatuko da: 2009. urtea (10 milioi), 2010. urtea (30.431.460 euro) eta 2011. urtea (19.568.539 euro).


Horrekin batera, Nafarroako Inbertsioak eta Azpiegiturak Sustatzeko Sozietateak, SA (SPRIN) egingo dituen proiektuaren urbanizazio- eta gauzatze-lanen kudeaketan eta laguntza teknikoan 3.219.910 euro inbertituko dira (aurrekontu osoan sartuta daude), bigarren akordioan jaso den moduan. Testuaren arabera, erakunde publiko horri eginkizun hauek egitea dagokio: aholkularitza-zerbitzu espezializatua ematea pabilioia diseinatu, gauzatu, garatu eta kudeatzean; lehiaketen eta kontratuen izapidetzan laguntza ematea; ideien lehiaketako oinarriak idazten laguntzea proiektuaren idazketa, ekipamendua eta lanen zuzendaritza esleitzeko.

Era berean, eginkizun hauek esleitu zaizkio: laguntza proiektua idazteko, ekipamenduetarako eta lanak zuzentzeko, eta urbanizazio-lanen nahitaezko zuzendaritzaren inguruan; segurtasun eta osasun arloko koordinazioan laguntzea; plan estrategikoen kudeaketa- eta idazketa-ereduen azterketa eta diseinua egitea; eta, amaitzeko, pabilioiaren kudeaketan laguntza ematea.

Lanak 2012ko abuztuaren 31a baino lehen amaitu behar dira. 
 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa