(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak osasun-sarea txerri-gripearen balizko kasuei aurre egiteko prest dagoela dio astelehena, 2009.eko apirilak 27

Kontseilariak “lasaitasunezko” mezua helarazi dio biztanleriari eta oraingoz Nafarroan kasu susmagarririk eman ez dela gogorarazi du


Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcelyk, bere departamentua Mexikon, AEBetan eta Europan izandako txerri-gripearen kasuen inguruan jardun du gaur goizean. Lehenik eta behin, kontseilariak “lasaitasunezko” mezua helarazi die hiritarrei, ostiralaz geroztik osasun-sarea “muturreko zaintza-egoeran” dagoela argitu du, prebentziozko neurri moduan.

Lehenik eta behin, Kutzek iragan ostirala gauean jada honako neurriak hartu zirela azaldu du: Gripearen Zaintzarako Zelatari Sarea luzatzea eta osasun-sarea (publikoa eta pribatua) kasuren baten susmoa izanez gero jarraitu beharreko pausoen jakinaren gainean jarri. Kontseilariak pertsona bat txerri-gripeaz jota egotearen susmagarri izan dadin bi baldintza bete behar dituela argitu du: batetik, duela gutxi Mexikora bidaia egin izana, eta bestetik koadro kliniko zehatz bat, sukar altuaz eta arnas infekzio akutua eta larriaz osatua.

Horrez gain, Kutz kontseilariak Nafarroan bi pertsona gazterengan bi epidemiologia-alerta eman direla (kasu susmagarriak besterik ez dira) adierazi du; bata Klinika Unibertsitariora eraman zuten eta bestea Virgen del Camino Ospitalera. Lehena NKUan dago eta bigarrena etxeko isolamenduan. Kasu bietan hartualdiak egin zaizkie analisi birikoetarako, emaitzak gaur arratsaldean ezagutuko direlarik. Hala ere, kontseilariak kasu susmagarriak izateko baldintzak betetzen ez dituztela azpimarratu du, zuhurtziazko neurri bat besterik ez delarik.

Bestalde, kontseilariak Osasun Departamentuak birusaren kontrako 128.000 tratamendu dituela nabarmendu du (birus honen anduia oso sentikorra denekoa), osasun-sarea egoerari aurre egiteko prest dagoela adieraziz.

Azkenik, Kutzek Osasun Departamentua autonomi erkidego guztietako Osasun Publikoarekin eta Ministerioarekin koordinazioan jarduten ari dela adierazi du, eskuragarri dauden datuak partekatzeAzkenik, Kutzek Osasun Departamentua autonomi erkidego guztietako Osasun Publikoarekin eta Ministerioarekin koordinazioan jarduten ari dela adierazi du, eskuragarri dauden datuak partekatze


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa