(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Renove Planaren barruan LTD eta guztiko beste 3.000 telebista agortu egin dira asteartea, 2009.eko apirilak 28

Hargailuak erosteko ehun euroko diru-laguntzen deialdi berrira aurkezteko epea joan den ostiralean ireki zen


Nafarroako Gobernuak joan den apirilaren 24an Renove kanpainaren barruan LTD eta guztiko beste 3.000 telebista gehitu zituen. Baina kanpaina amaitu egin da, ehun euroko laguntza zuten hargailu guztiak agortu dira eta. 

Telebistak erosteko emandako ehun euroko laguntzen zabalkuntza zen, lehenengoa eta bakarra. Hasieran, telebisten Etxebizitza Renove Planean 10.000 telebista erosteko diru-laguntzak zeuden. Hala ere, ekimenak harrera ona izan zuenez, Nafarroako Gobernuak beste 3.000 telebista gehitu zituen, lehenengo 10.000 telebistak planaren indarraldiko lehenengo hilabetean agortu ziren eta.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak modu positiboan baloratu ditu Renove Planak lortutako emaitzak, eta bere esanetan, “LTD eta guztiko telebistei emandako laguntzen zabalkuntza lau egunetan agortzeak aurreikuspen optimistenak gainditu ditu”.

Gaur goizeko azken orduan Etxebizitza Renove 2009ko Planean 6.900 LTD-deskodetzaile eta 6.200 etxetresna eskuratzeko laguntzak geratzen ziren.

2009ko Nafarroako Etxebizitza Renove Plana joan den martxoaren 11n hasi zen aplikatzen, eta 2009. urtean familiei informazioaren gizartean eta teknologia berrietan sartzeko eta energia-kontsumoa murrizten duten etxetresnak eskuratzeko emandako diru-laguntzen deialdian sartzen da. Laguntza horiek guztiak hiru milioi eurokoak dira guztira.

Plan hau IDAErekin lankidetzan egin da eta Nafarroako Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez sustatutako Krisiaren aurkako planaren barruan kontsumoa sustatzeko neurrien barruan sartzen da.
 
LTD eta guztiko telebistez gain, 2009ko Nafarroako Etxebizitza Renove Planeko laguntzak ikasleentzako ordenagailu eramangarriak, LTD-deskodetzaileak eta etxetresnak erostera bideratuta daude. Guztira 49.700 tresna erosiko dira: 15.100 etxetresna, 13.000 telebista, 16.600 deskodetzaile eta 5.000 ordenagailu eramangarri.

2009ko Etxebizitza Renove Planaren helburua bikoitza da. Batetik, etxetresna zaharren ordez tresna berriak erostea sustatu nahi da, eginkizun bera energia gutxiago kontsumituz egiten dute eta (A edo goi-mailako energia-sailkapena); hori dela eta, gutxiago kutsatzen dute eta argiaren hartu-agiriaren kopurua murriztu daiteke. Bestetik, Nafarroa informazioaren gizartera eta teknologia berrietara gehitzea bultzatu nahi da eta unibertsitateko lehen mailako edo goi-mailako trebakuntza-zikloko ikasleei ordenagailu eramangarriak erostea erraztu nahi zaie. Horrez gain, lurreko telebista digitalaren igorpenak orokortuko direnez, Nafarroako Gobernuak familiei seinalea hartzen duten aparatuak eskuratzea erraztu nahi die. Diru-laguntza horri esker, 13.000 etxebizitzatan LTD eta guztiko telebista berriak daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa