(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamar nafar tratamendu antibiralarekin, txerri-gripea izan dezakeen errioxar batekin batera Mexikora bidaiatu ondoren asteartea, 2009.eko apirilak 28

Hala ere, Kutz kontseilariak baieztatu du Foru Komunitatean ez dela kasu susmagarririk antzeman


Caparrosoko bederatzi pertsonak prebentziozko tratamendua jaso dute.

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak gaur goizean txerri gripearekin lotutako nobedadeak jakinarazi ditu. Orain arte Nafarroan kasu susmagarririk ez dagoela azaldu du. 

Hala ere, kontseilariak esan duenez, Errioxan gaixotasuna izan dezakeen herritar bat Mexikon hamar nafarrekin batera egon da (bederatzi Caparrosokoak dira eta beste bat Murillo el Frutokoa). Herritar horiei tratamendu profilaktiko antibirala eman zaie prebentzio-neurri moduan.

Horrez gain, Osasun kontseilariak esan du gaur laugarren alerta epidemiologikoa jakinarazi dela (ez da kasu susmagarria) Lizarrako "García Orcoyen" ospitalean. Pertsona etxera bidali dute eta laborategiko probak egin dizkiote. Proba horien emaitzak gaur ezagutuko dira. Gogoan izan behar da asteburuan eta atzo, astelehena, deitutako aurreko hiru alertek emaitza negatiboak izan zituztela laborategian. 

Kontseilariak berriro ere “lasaitasun” deia egin die herritarrei eta osasun-sistema guztiz erne dagoela esan du, are gehiago OMEk alertaren 4. maila ezarri duenean (transmisioa pertsona batetik bestera). Bestalde, kontseilariak modu positiboan baloratu du autonomia-erkidego guztien eta Ministerioaren artean dagoen koordinazioa. 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa