(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Tuterako Udalak enpresa-haztegi berri baten sorrera sustatuko dute asteartea, 2009.eko apirilak 28

Roig kontseilaria keta Luis Casado alkateak baliabide berria sortzeko lankidetza-akordioa izenpetu dute, CEINek kudeatuko duelarik


Tuterak enpresa berritzaileen haztegia izango du, Nafarroako Gobernuak eta Udalak sustatuta. Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa (CEIN) sozietate publikoak kudeatuko du eta sektore estrategikoetan edo osagai berezitua eta berritzailea dutenetan kokatutako enpresa-proiektuak abian jartzeko, zabaltzeko eta garatzeko oinarria izango da.

Hori da gaur goizean José María Roigek, Nafarroako gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilari eta CEINeko presidente denak, eta Luis Casadok, Tuterako alkateak, izenpetutako lankidetza-akordioaren ardatza. 

Akordioaren arabera, izaera berritzaileko konpainiak denbora baterako hartzeko egitura berriak (La Nava Industrialdean kokatuko da, Tuterako Udalaren jabetzako nabe batean) denen eta bakoitzaren erabilerarako zazpiehun metro karratu baino gehiago eskainiko ditu, enpresen behar zehatzei egokitutako laguntzaz eta zerbitzuez gain.

Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa, CEIN, haztegiko azpiegituren diseinuaz arduratu da eta berak eskainiko ditu haztegiko zerbitzuak: enpresen aholkularitza, enpresa-planak egin, jarraipeneko tresnak, diagnosi espezializatuak eta lan-topaketak. Halaber, behin abian jarrita (2010 hasierarako aurreikusten da), bertan kokatuko diren enpresak onartzeaz eta ondoren horiei laguntza eman eta jarraipena egiteaz arduratuko da.

Haztegi berria Tuterako Udalak enpresa-izpiritua sustatzeko eta inguruko enpresa-jarduerari bulkada emateko, eta ondorioz enplegua sortzeko, bultzatzen dituen ekintzen artean dago. 

1991an CEINek Foru Erkidegoko lehen haztegia jarri zuen abian (Enpresa Berritzaileen Haztegia) osagai berritzaileko proiektua zuten pertsona ekintzaileei merkatuan finkatzeko eta hazteko beharrezko kokalekua, azpiegitura eta laguntza tekniko pertsonalizatua emateko helburuarekin. 

2007an IKT Haztegiak ateak ireki zituen helburu berberaz, komunikazioaren eta informazioaren teknologien sektorean kokatutako enpresetan espezializatzen zelarik.

Geroztik, ehun enpresatik gora Berrikuntza Haztegietan aritu dira, bertan kokatutako enpresen %74ko biziraupen-ratioa izanez.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa