(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UPNAren parke teknologikoan IKTen Hiria abian jartzeko hitzarmena sinatu da asteazkena, 2009.eko apirilak 29

Ospe handiko enpresa-polo moduan garatzea da xedea, ekimen berriak hartu eta sustatzeko eta ikerketa bultzatzeko


IKTen Hiriko hitzarmenaren sinadura.

Lafuentek, Mirandak eta Roigek IKTen Hiria aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda López bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Nafarroako Industria Lurzoruko (NASUINSA) presidenteak eta Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak gaur eguerdian lankidetza-hitzarmena sinatu dute Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Hiria abian jartzeko UPNAren parke teknologiko berrian, El Garitón inguruan (Galar). Ekimena Nafarroa 2012 Planaren barruan jasota dago.

Nafarroako Gobernuak eta UPNAk espazio hori teknologia berriekin lotutako enpresak eta garapenak hartzera bideratu nahi dute. IKTen Hiria ospe handiko IKT enpresa-polo moduan garatzea da xedea, ekimen berriak hartu eta bultzatzeko eta sektorearen barruan ikerketa-, garapen, eta berrikuntza-jardunak sustatzeko.


Nafarroako Unibertsitate Publikoaren etorkizuneko Parke Teknologikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Planaren 7. unitatean kokatuko da eta 186.266 metro koadro hartuko ditu, NASUINSAk aurkeztutako proiektuaren arabera. Nafarroako Gobernuak, NASUINSAren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñako campuseko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzea eskatuko du, mugak berriz zehazteko eta gaur egungo 7. unitatearen azalera handitzeko, proiektatutako parke teknologikoa bertan kokatuko da eta. NASUINSAk 7. unitatea urbanizatuko du eta lursailak eta beharrezko eraikinak sustatu eta merkaturatuko ditu proiektatutako jarduera sortu eta lursailak eta eraikinak merkaturatu ahal izateko.

Parke Teknologikoko lursailak eta eraikinak merkaturatzeko faseetan, garatu beharreko ikerketa Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeekin kontratatzen duten enpresek lehentasuna izango dute. Ondoren, Nafarroako Gobernuaren edo enpresa publikoen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean adostutako proiektu estrategikoak garatzeko lursailak esleitu ahal izango dira.

Parkearen zuzendaritza Parkeko Zuzendaritza Batzordearen esku egongo da, eta jokatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta funtzionatzeko irizpideak eta ildo nagusiak ezarriko ditu. Hala denean, parkeko estatutuak eta zuzendaritzari datxezkion eginkizun guztiak onetsi beharko ditu. Kontseiluak Parke Teknologikoaren kudeaketa NASUINSAren esku utzi ahal izango du zuzenean, eta parkerako proposatuko dituen enpresa eta jarduerek gaur egun Foru Komunitateko parke teknologikoetan jarduerak onartzeko dauden irizpide teknikoak bete beharko dituzte (I+G+B mailaren ebaluazioa Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak jarduera berritzaileetarako ezarritako irizpideen arabera, eta jarduera osagarrien kasuan, enpresetarako dauden zerbitzuen beharrizanak kontuan hartuta).

Parkeko Zuzendaritza Kontseilua modu paritarioan osatuko dute Nafarroako Gobernuak eta Unibertsitate Publikoak, eta sei kide izango ditu gehienez. NASUINSA enpresa publikoak, Kontseiluak izendatuta, Zuzendaritza Kontseiluaren bileretan parte hartuko du zuzendari-gerentearen edo zuzendari teknikoaren bidez, ahotsarekin baina botorik gabe, eta zehazten diren eskumenekin. Era berean, Zuzendaritza Kontseiluari egokituko zaio bileren periodikotasuna eta akordioak hartzeko sistema zehaztea eta, hala denean, parkeko estatutuak onestea, baita parkearen barruko funtzionamendu-arauak ere.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa