(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizondon Foru Poliziaren komisaria berria eraikitzeko hitzarmena izenpetu da asteazkena, 2009.eko apirilak 29

Caballero kontseilariak eta Baztango alkatesak akordioa izenpetu dute Nafarroa Jauregian


Caballero eta Virginia Alemán.

Caballero eta Baztango alkatesa komisaria berrirako akordioa izenpetzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak, Javier Caballero Martínezek, eta Baztango Udaleko alkatesak, Virginia Alemán Arrastiok, Elizondon Foru Poliziaren komisaria berria eraikitzeko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur.

Eraikina Baztanberri plazan, udalbatzak doan lagatako lursail batean eraikiko da eta Nafarroako Gobernuak milioi 1 euro inbertituko ditu 2010 bitartean, ekitaldi horretan ziurrenik lanak amaituz. Nafarroa 2012 Planean jasotako jarduketa da. 

2006ko abenduan Elizondoko komisaria sortzeko akordioa hartu zen eta geroztik Santiago kaleko 57. zenbakian kokatutako bulego txiki batean izan du egoitza. Lokal horretatik, Foru Poliziak salaketa, hiri-segurtasuna, trafikoa eta ikerketa zerbitzuak eskaintzen ditu Bortziriak, Urumea, Doneztebe, Bertizarana, Baztan, Ultzama eta Anue haranetan, denera 27 udalerriri eta 27.000 bat biztanleri.

Nafarroa Jauregian gaur izenpetutako hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, Nafarroa Ipar-ekialdeko udalerriei emandako zerbitzuen hobekuntza, instalazioen hobekuntza kuantitatiboa eta kualitatiboa da. Eraikina ia 893 metro koadro dituen lursail batean eraikiko da, eta han egongo dira lurralde hartako polizia funtzionarioen bulegoak, ibilgailuak eta poliziek behar dituzten gainerako bitarteko materialak.

Baztango Udalak ez du Udal Plana egokitu behar, jarduketa udalaren titularitatekoa eta doan lagatakoa den lursailaren zuzkidura-lurzoru publiko izaerarekin bateragarria baita. Horrez gain, Elizondon egingo den ingurabideak, 13 milioi euroko aurreikusitako inbertsioaz, komisaria eta herrigunea lotuko dira, zubi berri batekin; ingurabideak, noski, haran osoko komunikazioa hobetuko du.


Elizondoko komisaria berria kokatuko den lursaila

Elizondoko komisaria berria kokatuko den lursaila. ( irudia handitu )

“Komisaria berriak agenteen lana indartzea ahalbidetuko du, are gehiago, etorkizuneko ingurabidetik hurbil kokatzeak poliziaren ibilgailuak inguruko beste edozein udalerritara azkar mugitzea erraztuko du”, Caballero kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenaren arabera. Bestalde, Baztango alkatesak komisaria berriaren eraikuntzak zerbitzuaren hobetzea ekarriko duela aurreratu du. 

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eraikina eraikitzeko gastuak beregain hartuko ditu, ekipamenduarenak eta funtzionamenduko urteroko gastuak barne. Proiektua laster eskainiko da, lanak aurten hasiz. 2009an Gobernuak 600.000 euro bideratuko ditu (proiektua eta lanaren egikaritzapena) eta 400.000 euro 2010ean, hitzarmenaren arabera, urte horretan lanak amaitu beharko direlarik.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Ver rueda de prensa
Escuchar rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa