(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 143 milioi euro inbertitu ditu bi urtetan Pirinioa Garatzeko Plan Estrategikoan asteazkena, 2009.eko apirilak 29

Pirinioa Garatzeko Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordeak 2008ko Jardueren Memoriako datuen berri izan du


Esparza kontseilaria bileraren buru izan da.

Pirinioa Garatzeko Plan Estrategikoaren Batzordeko burua Esparza kontseilaria izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 143.667.209 euro inbertitu ditu guztira Pirinioa Garatzeko Plan Estrategikoaren barruko jardunak eta proiektuak garatzeko, planaren indarraldiko lehenengo bi urteetan.

Planaren arabera, 2007. eta 2009. urteen bitartean berrogeita hamar jardun zehatz eta hamar proiektu enblematiko egingo dira Nafarroako Pirinioetan. Une honetan, plan hori Nafarroa 2012 Planarekin estu-estu lotuta garatzen da, azken horrek euskarri ekonomikoa ematen baitu inguruaren dinamizazio sozioekonomikoa lortzeko, biztanleek adierazitako beharrizan eta eskarietan arreta jarrita. 

Pirinioa Garatzeko Plan Estrategikoaren Jarraipen Batzordea Nafarroako Gobernuko departamentu guztietako ordezkariek, Pirinioetako toki-entitateek eta inguru horretako lurralde-agenteek osatzen dute. Batzordea gaur goizean bildu da Nafarroako Jauregian eta 2008ko Jardueren Memoriaren berri izan du. Inbertitutako 143 milioiak 2007ko eta 2008ko ekitaldiei dagozkie eta aurrekontu osoaren %67,84 dira. Aurrekontu osoa 211 milioi eurokoa da.

José Carlos Esparza Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Jarraipen Batzorde horretako presidenteak balantze positiboa egin du Planaren aurrekontu-betearazpenaren inguruan eta Gobernuak, tokiko entitateek eta inguruko eragileek elkarrekin lan egitearen garrantzia azpimarratu du Plan horren emaitza zehatzak lortu ahal izateko.

Memoriako datuen arabera, errepideko komunikazioetan hobekuntza aipagarria lortu da, Pirinioen Autobidean egindako aurrerapenei eta Isuko gaina hobetzeari esker, eta modu erabakigarrian bultzatu dira tokiko azpiegiturak zein industriara bideratutakoak, Burgin kokatutako Erronkaribarko poligonoa inauguratuta, eta Agoitzeko eta Irunberriko poligonoetan zenbait enpresa ezarrita, hala nola Gamesa Corporación Tecnológica eta Acciona Windpower, hurrenez hurren.


Proiektuen mapa.

Proiektu enblematikoen mapa. ( irudia handitu )

Koordinazioa Nafarroa 2012 Planarekin

Iaztik Pirinioa Garatzeko Plan Estrategikoaren hamar proiektu enblematikoak indartu egin dira Nafarroa 2012 Planaren barruan lehentasunezko jarduera moduan sartzeari esker.

Hamar ekimenak Pirinioetako natura-baliabideak ustiatzera bideratuta daude, eta lurraldean modu estrategikoan banatuta daude, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen dituen motor moduan.

Horietako batzuk egia bihurtu dira. Besteak beste, Larra-Belagoako Eski Nordikoaren Zentroa, Erronkaribarko industria-poligonoa, Agoitz, Aribe eta Nabaskozeko etxebizitza eta hirigintza arloko laguntza teknikorako bulegoak eta Itoitz urtegiaren inguruan egindako jarduerak aipatu behar dira. 

Gainerakoei dagokienez (Egurraren eta Basoaren Zentroa, Pirinioetako Atariko Proiektua, Iratiko oihaneko interpretazio zentroa eta zerbitzuen enpresak eta erabilera anitzeko zentroak abian jartzea), 2008. urtean beharrezko bideragarritasun-azterketak egin dira edukiak, kostuak eta kudeaketa-modu egokiak zehazteko, hurrengo ekitaldietan inbertsioak abiatu ahal izateko.

Proiektu enblematikoen jarraipena zuzkidura eta azpiegituretarako Nafarroa 2012 Planarekin koordinatuta egiten ari da. Plana 2008an onetsi zen, Foru Komunitatean hazkunde ekonomikoaren erritmo iraunkorra izateko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa