Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Base berria hurrengo asteazkenean, maiatzak 6, hasiko da funtzionamenduan 10 milioi euroko inbertsioa egin ostean
Cordovillako parke berria airetik ikusia
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Suhiltzaileen Parke Zentral berria inauguratu du gaur goizean; parkea Cordovillan, Iruñerako Hegoaldeko Sarreraren ondoan, dago. Base berria hurrengo asteazkenean, maiatzak 6, hasiko da funtzionamenduan.
Inaugurazio-ekitaldian, beste agintarien artean, lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria Javier Caballero Martínez; Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz; eta David Sáinz Jiménez, Larrialdietarako Nafarroako Agentziako (zeinen mendekoa den Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua) zuzendari kudeatzailea, izan dira. Presidenteak inaugurazioaren oroigarrizko plaka estalgabetu du eta jarraian, Sáinzek instalazioen bisita gidatua egin du.
Orain arte Iruñeko Aralar kaleko parke txikiak egin ditu zentral lanak. Cordovillakoak paper hori indartuko du. Lau xede nagusi izango ditu: Iruñeko eta bere eskualdeko beharrei erantzun; eskualdeko beste hamar parkeri lagundu (Altsasua, Oronoz-Mugairi, Nabaskoze, Auritz, Zangoza, Tafalla, Azkoien, Lizarra, Lodosa eta Tutera); Nafarroako Gobernuaren zerbitzura dagoen helikoptero-flota zentralizatu, bi helikopterok, horietako bat medikalizatua, eta udarako kanpainarako kontratatzen den hirugarren batek osatua,; eta bere instalazioetan beste zerbitzu batzuk eman, horien artean udako suteen prebentzio-kanpaina, eta talde bereziak eta ekipo medikalizatuak.
Horrela, parke horretara arte egun Aralarko parkean dagoen Suhiltzaileen SAMU-UCI anbulantzia eramango da, hilabete batzuen buruan helikoptero medikalizatuarekin koordinazioan lan egin dezan.
Gogoan izango denez, muinoaren goialdean, Reyno de Navarra Estadiora ematen duen aldean, ,heliportua eta 4.193 metro karratuko hangarra eraikiko dira, 514 metroko lurreratzeko eta aireratzeko pistaz, 2.475 metro karratuko aparkatzeko pistaz eta pilotuentzako eta mekanikarientzako bulegoez (1.204 metro karratu). Heliportua martxan denean, bai helikopteroko zerbitzu medikalizatuak bai udako baso-kanpaina base horretatik eramango dira aurrera. Ekitaldi honetan, Miluceko parkeak martxan jarraituko du, kanpainako lurreko brigada Cordovilla egongo delarik, anbulantzia medikalizatuaz gain.
Cordovillan lanak 2006ko abenduan hasi ziren. Inbertsioa 10 milioi eurokoa izan da guztira (8 milioi obrentzat, 0,5 zuzendaritza fakultatiboarentzat eta 1,5 askotariko ekipamendu teknikoarentzat). Azpiegitura Obenasa eraikuntza-enpresak egikaritu du,y Bidasoa Arkitektura Bulegoa, S.L.-ren zuzendaritzapean.
Instalazio horietan lan egiten duten 120 pertsonak pixkanaka hasi dira lanean. Zuzendariak eta Suhiltzaile Zerbitzuko langile teknikoak (3 ofizial, 4 ofizialordek, prestatzaile fisiko eta ibilgailuen unitateko arduraduna, besteak beste) eta administratiboak urtarrila amaieran hasi ziren lanean. Langileria operatiboa, larrialdiei aurre egin behar dietenak, ofizialorde 1ek, 3 sarjentuk, 14 kabok, 56 suhiltzailek, anbulantzia medikalizatuko osasun-zerbitzuak (6 mediku eta 6 erizaintzan diplomatu) eta telefonogunerako 8 zerbitzu lagungarrik, osatzen dute.
Halaber, bi pertsona arnasa hartzeko ekipo autonomoak mantentzeaz arduratuko dira, beste bi biltegi nagusia zeta beste hiru ibilgailuen unitateaz. Era berean, ureko erreskateko taldeak parke zentralean du egoitza. Baliabide horiei Iruñean udako baso-suteen kanpainarako kontratatutako errefortzuak batuko zaizkiei.
Ekipamendu teknikoari dagokionez, parkeko kotxetegian honakoa joango da: 30 metroko autoeskala automatikoko ibilgailua, duela gutxi erosia; Aginte Postu Aurreratua, ‘laCaixa’-k larrialdiak in situ koordinatzeko emana; 4 SAMU-Erreskate anbulantzia; 4 autoponpa; beso artikulatu bat eta beso anitz bat; langileak garraiatzeko bost ibilgailu eta agintarientzako eta laguntzarako hainbat; lau ponpa beste parkeetan matxurak izan ezkero; eta Urezko Erreskate Taldearentzako erreskate-ibilgailu arina, urpeko erreskaterako bereziki prestatua, besteak beste.
Parke Zentralak 40 ibilgailurentzako aparkaleku estalia, matxura izanez gero hornikuntza elektrikoaren ordezko gasoliozko sorgailu bat, aire konprimituko botilak betetzeko konpresore bat, zoru bero-emaile bidezko berokuntza instalazio osoan eta eguzki-energia bidezko elikadura ditu. Era berean, argiztatze, telefono eta alarma instalazio guztiek funtzionamendu automatizatua eta zentralizatua izango dute.
Cordovilla, Aralar eta Hirukoiztarrak
Iruñeko Eskualdeko hiri-hazkundeak, urbanizazio eta industrialde berriez, eta hartzen ari den garrantzia demografikoak Nafarroako Gobernuak Iruñean kokatua zegoen suhiltzaileen parke zentralaren kokapena berrikustera derrigortu zuen, Nafarroako hiriburutik kanpo eman beharreko zerbitzuen arreta-denbora ez baitzen onargarria, gehienbat hiri osoa zeharkatu beharra baitzegoen.
Sanz presidentea Cordovillako Suhiltzaileen Parkea inauguratzen
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Agintariak parkean
irudia handituLehentasunezko arreta-guneak
irudia handituParke berriaren barrualdea
irudia handitu