(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan atzotik ez da egon A gripearen alerta epidemiologiko ez kasu susmagarri gehiago osteguna, 2009.eko apirilak 30

Kasu susmagarri batekin harremanetan egon ziren hamar nafarrei prebentziozko tratamendua eten egin zaie, analitikaren emaitzak negatiboak izan dira eta


Azken 24 orduetan Nafarroan ez da egon A H1N1 gripearen alerta epidemiologiko ez kasu susmagarri gehiago, gaur goizean María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez.

Horrez gain, Osasun Publikoko Institutuak gaixotasuna izan dezakeen Errioxako herritar batekin harremanetan egondako Caparrosoko bederatzi herritarrei eta Murillo el Frutoko herritarrari aplikatzen ari zitzaien etxeko isolamendua eta prebentziozko tratamendua etetea erabaki du, egindako analitikaren emaitzak A/H3 gripearen kasuan positiboak izan baitira –giza jatorriko birusa–, eta horrek ez baitu inolako zerikusirik Mexikoko gaixotasunarekin.

Hala ere, kontseilariak gogorarazi duenez, osasun-sistema “muturreko arreta” egoeran dago, are gehiago, Osasunaren Mundu Erakundeak alertaren 5. maila deitu duenean (gehiengoa 6 da), pertsonen artean transmititzeko gaitasuna handitu baita. Hori dela eta, osasun-ekipo osoak arretaz aztertuko ditu Espainiatik iristen diren datuak, estatuan 10 kasu baieztatu dituzte eta (ez dira larriak), baita mundutik iristen diren datuak ere. Nafarroan ezarritako protokoloa aplikatuko da, baina “normaltasun osoz”.

Orain arte protokolozko zortzi analitika egin dira Foru Komunitatean, A gripe berria dagoen antzemateko (zazpi alerta epidemiologiko eta kasu susmagarri bat), eta guztien emaitza negatiboa izan da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa