(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Reyno de Navarra Arena pabilioiko lurrak lagatzeko hitzarmena sinatuko du astelehena, 2009.eko maiatzak 4

Iruñako Udalarekin sinatuko du, lursailaren titularra da eta


Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan baimena eman dio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari Iruñako Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, azken horrek UM-2 DP zuzkidura-lursaila xedatu eta lagatzeko, bertan Nafarroako kiroldegia eta erabilera anitzeko pabilioia egin ahal izateko.

Hitzarmenaren xedea eraikina eraikitzeko lanen esleipen-espedientea abiatu ahal izatea da.

Lagapenaren objektu den lursaila Iruñako Udalaren udal-titulartasunekoa da, U.I. XXIII "Arrosadiako" ZNO-1 zonaren betearazpen-unitatea birpartzelatzeko proiektuaren aktako esleipena (nahitaezko eta doako lagapenaren bidez, herri-jabariko eta –erabilerako lursail moduan) dela bide. Zona hori ARZ-21 banaketa-areari dagokio Iruñako Udal Planaren barruan, toki-entitatearen Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa dela bide 2009ko apirilaren 14an behin betiko onetsi zen horretan.

Era berean, hurrengo honetara bideratuta dago: kirol-zuzkidura publikoa-estadioa; erabilera anitzeko zuzkidura-ekipamendua, erabilera osagarriak eta/edo beharrezkoak, ostalaritza, merkataritza eta/edo bulegoak, ZNO-1 “UPNA-SADAR” zonaren birpartzelazio-proiektutik eratorria, Iruñeko Udal Plan Orokorraren barruan, 20.000 m2-ko azalerarekin.

Aurrekariak

2008ko irailaren 29an, Nafarroako Gobernuak, Iruñako Udalak eta Club Atlético Osasunak Nafarroa 2012 Planean, Inbertsioak zuzkiduretan eta azpiegitura publikoetan atalaren barruan, aurreikusitako Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioia eraikitzeko asmoen protokoloa sinatu zuten, 2008-2011 aldirako.

Dokumentu horretan, Foru Gobernuak pabilioia behar den moduan abian jartzeko beharrezkoak diren jardun guztiak betearazteko konpromisoa hartu zuen, eta Iruñako Udalak konpromisoa hartu zuen onetsitako planeamendua betearazteko beharrezko espedienteen izapidetza eta betearazpen-unitatea urbanizatzeko lanak albait azkarren egiteko, eta Nafarroako Gobernuari pabilioa eraikitzeko zuzkidura-lursaila modu formalean lagatzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa