(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako zazpi titulu berri onetsi ditu astelehena, 2009.eko maiatzak 4

Soldatzea eta galdaragintza, karrozeria, kimika-instalazioa, osasun-larrialdiak, instalazio elektriko eta automatikoak, fabrikazio mekanikoa eta eraikuntza metalikoak dira


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan Lanbide Heziketako zazpi titulu berri onetsi ditu, Hezkuntza Departamentuak titulu berriak diseinatu eta ezartzeko prozesuan duen jarduera estrategikoaren jarraipen moduan. Iaz onetsitako bost tituluekin batera, hamabi espezialitate berri daude guztira, zazpi erdi-mailakoak eta bost goi-mailakoak. Horiek guztiak datorren ikasturtean jarriko dira abian.

Hauek dira titulu berriak: soldatze eta galdaragintza arloko teknikaria, karrozeria arloko teknikaria, kimika-instalazioko teknikaria, osasun-larrialdietako teknikaria, instalazio elektriko eta automatikoen teknikaria, fabrikazio mekanikoko ekoizpenaren programazio arloko goi-teknikaria eta eraikuntza metalikoen goi-teknikaria.


2008an beste hauek onetsi zituzten: sukaldaritza eta gastronomia arloko teknikaria, mekanizazio teknikaria, haur-hezkuntzako goi-teknikaria, analisien eta kalitate-kontrolaren arloko laborategiko goi-teknikaria, eta energia-efizientziaren eta eguzkiko energia termikoaren goi-teknikaria.


Titulu berri horien oinarriak oraintsu onetsitako lanbide-kualifikazioak dira, eta %100 enpresei egokituta daude. Enpresa eta erakunde arloko adituen nazioko ekipoek, etorkizunera begira, lanbide-gaitasun aipagarrienak definitu dituzte. Ondoren, Nafarroan antzeko lana egin da tituluak gure baldintza soziolaboral eta ekonomikoetara, Hezkuntza Departamentuak planteatutako ikuspegi didaktiko eta antolaketa-ikuspegira eta aukera estrategiko egokienetara egokitzeko. Horrez gain, titulu baten helburua teknikari onak eta benetako profesionalak trebatzea denez, titulu bakoitzaren egiturak zenbait lanbide-kualifikazio eta oinarriko trebakuntza osagarria ditu enplegagarritasun-espektro handiagoari erantzuteko eta trebakuntza pertsonalean sendotasun handiagoa lortzeko.


Titulu berri hauetan Foru Komunitateak gehitu dituen berrikuntzak eta hobekuntza orokorrak ikusten dira (goi-mailako ziklo guztietan ingelesa sartzea, lanbide-moduluak trebakuntza-unitateetan antolatzea eta horri esker etengabeko prestakuntzaren inguruko eskaintza egitea, eta orientabide didaktiko aproposenak hezkuntza-zentroetan trebakuntza garatzeko).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa