(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro bideratuko ditu Goi Mailako Musika Kontserbatorio Profesionalera astelehena, 2009.eko maiatzak 4

Proiektua, Iruñeko Mendebaldea auzoan kokatua, kubo formako bi eraikinez osatua egongo da


Musikariak

Musikariak

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan Hezkuntza Departamentuari Iruñean “Goi Mailako Musika Kontserbatorio Profesionala” eraikitzeko lanen kontratua gehienez 28.364.887 euroko zenbatekoagatik enkantean jartzeko baimena ematea onartu du. Enkanteak honako kontratuak ere barne hartzen ditu: arkitektoaren obra-zuzendaritza, arkitekto teknikoaren obra-egikaritzapenaren zuzendaritza, instalazioen ingeniaritzaren eta jarduera sailkatuen zuzendaritza, eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa.

Hainbat urtetarako gastua da eta honela finantzatuko da: 2.645.253 euro 2009 urtean zordunduz; 11.160.870 euro 2010eko aurrekontuetan horretara bideratuko den kontu-sailean zordunduz, eta 13.806.123 euro 2011ko aurrekontuei egotziko zaizkie.

Nafarroako Gobernuak, halaber, honako gastuak onartu ditu: 238.032 € “Goi Mailako Musika Kontserbatorio Profesionaleko” arkitektoaren obra-zuzendaritzarako, 176.576 € instalazioen ingeniaritzaren eta jarduera sailkatuen zuzendaritzako, eta 100.000 € segurtasunaren eta osasunaren koordinaziorako.

Musikaren Hiria toki berean maila ertaineko eta goi mailako musika-irakaskuntza bilduko dituen proiektua da. Proiektua Iruñeko Mendebaldea auzoan kokatzen da eta kubo formako bi eraikin izango ditu, bata Goi Mailako Kontserbatoriorako eta bestea Kontserbatorio Profesionalerako.

Orubeak 15.550 metro karratuko azalera estimatua du eta obra-proiektua Fernández Militino y Tellechea arkitektoena da. 2011. urterako amaitzea espero da.

 

Proiektua

Egun Iruñeko Agoitz kaleko eraikinean kokatutako kontserbatorio bietako ikasle-kopuruaren gorakadak aspaldi gainditu zuen eraikinak horiek hartzeko gaitasuna. Datu horrek, eraikinak dituen eraikuntzako akatsekin eta 389/1992 Errege Dekretuaren, zeren bidez arte-irakaskuntzak ematen diren zentroetako gutxieneko eskakizunak ezartzen diren, betetzeari egokitzeko beharrarekin batera, maila profesionaleko eta goi mailako musika-ikasketak barne hartuko dituen zuzkidura-multzo berri bat egitearen beharra eragin du.

Proposatutako obrak honako guneak ditu: Kontserbatorio Profesionalean honakoa legoke: 6 ikasgela kolektibo, liburutegi 1, informatika-gela 1, artxibategi 1, idazkaritza 1, 25 musika-gela, 35 instrumentu-gela, komunak eta komun-aurreak, irakasleen gela 1, 8 bulego-sail, taldeentzako 2 gela, koru/orkestrentzako 2 gela, 2 perkusio-gela, 7 organo-gela, akonpainamendu-gela 1, ikasleen elkarteetarako gela 1, 2 biltegi, instalazioen gela, zirkulazioak eta patioa.

Goi Mailako Kontserbatorioan honakoa egongo da: 6 ikasgela kolektibo, liburutegi 1, mediateka 1, idazkaritza 1, atezaintza-erreprografia 1, komunak eta komun-aurreak, 25 instrumentu-gela, 25 ikasketa-kabina, ganbera-musikarako 25 ikasgela, 5 organo-gela, irakasle-gela 1, 8 sail, 2 bisita-gela, perkusio-gela 1, organo-gela 1, informatika-gela 1, 2 kamerino, 3 kamerino indibidual, auditorio 1 (besaulki-barla, agertokia, agertoki-aurrea eta goiko besaulki-barla), elkarte-bulego 1, laborategi elektroakustiko 1, artxibategi 1, grabaketa-kabina 1, koru/orkestrentzako 2 gela, mugimendu-gela 1, pertsonalaren aldagelak eta instalazioen gela 1.

Kontserbatorio bientzat aurreikusten diren zerbitzu komunak honakoak dira: patio bat, garajea, aldapa, instalazioen gelak, zaborren gela, atariak, sukaldeetako aldagelak, sukalde-ganberak, sukaldearen biltegia, erreketa, ofizioa, sukaldeko komuna eta kafetegia.

Kontserbatorio Profesionalerako 6.038,26 m²-ko azalera erabilgarria eta 6.545,59 m²-ko azalera eraikia pentsatu dira; Goi Mailako Kontserbatoriorako, aldiz, 7.438,04 m²-ko azalera erabilgarria eta 8.349,46 m²-ko azalera eraikia.

Zerbitzu komunek 2.163,82 m²-ko azalera erabilgarria izango dute eta 2.318,40 m²-ko azalera eraikia.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa