Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak TSJNari Atarrabiako udalean haizearen eraginez mugitzen den ikurrina berriro kentzeko eskatuko dio
astelehena, 2009.eko maiatzak 4
Era berean, Atarrabiako alkateari erantzukizun penala eskatuko dio EAEko entseinari buruz emandako epaia ez betetzeagatik
Nafarroako Gobernuak gaur adostu duen akordioaren arabera, bere zerbitzu juridikoei Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenari Atarrabiako udaletxearen ondoko mastan jarria dagoen ikurrina berehala kentzeko eskatzeko agindu die.
TSJNren epai bat betez iragan apirilaren 1ean kendu zen entseina hori iragan ostiralaz geroztik berriro mugitzen da mastan Atarrabiako alkatearen aginduz, komunikabideen arabera “udalerriaren sorreraren 825. urteurrenaren ospakizuna dela eta”.
Gaur Foru Gobernuak adostutako akordioak bere zerbitzu juridikoei aipatu alkateari ez-betetze horregatik erantzukizun penalak eskatzea ere eskatu die, Nafarroako Gobernuak “Justiziari, eta azken finean, Zuzenbide Estatuari eta sistema demokratikoari iseka” dela irizten duelarik.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa