(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Navarra, maneras de vivir" (Nafarroa, bizitzeko erak) kanpaina, bihar Baluarten egingo den Turismo Galako gai nagusia asteartea, 2009.eko maiatzak 5

Ekipamenduetara eta zentro kultural eta turistikoetara sartzeko doako sarrerak emango zaizkie turismo-ostatuetan lotan gelditzen diren pertsonei eta taldeei


Navarra, maneras de vivir

"Navarra, maneras de vivir" kanpaina

Baluartek bihar asteazkena, maiatzak 6, V. Turismo Gala hartuko du; bertan “Nafarroako Erresuma” 2009 Turismo Sariak emango dira. Gaur goizean Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, eta Turismoko zuzendari nagusiak, Carlos Erce Eguarasek, Gala aurkeztu dute; halaber, krisiaren aurkako neurri berriak jakinarazi dituzte.

2009an Nafarroako produktu eta zerbitzu turistikoen salmentak bultzatzeko, bisitari berriak erakartzeko eta bezeroak fidel bihurtzeko, ekipamenduetara eta zentro kultural eta turistikoetara sartzeko doako sarrerak emango dira hiru kasutan: turismo-ostatutan bi gau edo gehiago igarotzen dituzten pertsonak, erregistratutako turismo-ostatutan bi gau edo gehiago igarotzen dituzten 25 pertsonatik gorako taldeak, eta turismo-ostatutan gau bat igarotzen eta bazkari edo afari bat egiten duten 35 pertsonatik gorako taldeak. 

Lehen bi kasuetan, bi gauren truke bisitari bakoitzari honakoa emango zaio: sustapenean sartuta dauden baliabide eta ekipamendu turistikoetarako doako lau bisita, eta sustapenean sartuta dauden jarduera turistikoetan sei euroko bi deskontu, egun berean jarduera batean ez metagarriak. Hirugarren kasuan, bisitariek erregistratutako tokiko edo eskualdeko bidaia-agentzia handizkari batekin hitzartu beharreko doako zerbitzu edo bisita turistiko bat izateko eskubidea ematen duen sustapen-oparia; doakoa izango da taldeko 175 euroraino edo 175 euroko deskontua izango du, zerbitzuak zenbateko hori gaindituz gero.

Krisiaren aurkako neurri horretara 1.250.000 euro bideratuko dira gehienez.

Biharko Turismo Gala de Turismo “Navarra, maneras de vivir” (Nafarroa, bizitzeko erak) kanpainaren inguruan mugituko da. Elementu nagusiak turistek eta bisitariek Interneteko gizarte-sareetan eta komunikazio publikoko beste eremuetan jartzen dituzten Nafarroari buruzko argazkien erabilera da. Horrez gain, “Maneras de vivir” kanpainaren eslogana erabiltzen da, Leño taldearen izen bereko abestian oinarritua.

Galak emanaldiak, umorea eta zenbait sorpresa izango ditu. Halaber, laugarren urtez, Departamentuak, Nafarroako Turismo Kontseiluari erantzunez, sektorearen lana eskertzeko ematen dituen sariak emango dira. Oraingo honetan, sarituak Plazaola Turismo Partzuergoa, Nafarroako Camping Elkartea, Cederna-Garalur Elkartea, Aire de Bardenas Hotela, Molino de Urdániz jatetxea eta CR Listen dira. Era berean, duela gutxi ostalaritza utzi duen José Luis Muniáin iruindarrari ohorezko aipamena ematea proposatu da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa