(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Atarrabian ikurrina kentzeko eta alkateari zigor-egozpena egiteko errekerimendu judiziala aurkeztu du gaur asteartea, 2009.eko maiatzak 5

Idazkia gaur eguerdian aurkeztu dute Iruñako Administrazioarekiko Auzien 3. zk.ko Epaitegian


Justizia Jauregia

Iruñako Justizia Jauregia

Nafarroako Gobernuaren zerbitzu judizialek, Foru Gobernuak atzo egindako ohiko bileran hartutako akordioa betez, gaur eguerdian Iruñako Administrazioarekiko Auzien 3. zk.ko Epaitegian idazki bat aurkeztu dute Atarrabiako Udalari udaletxearen ondoko mastatik ikurrina edo Euskal Autonomia Erkidegoko bandera berehala kentzea eskatzeko.

Idazki horretan, Nafarroako Gobernuak Epaitegiari eskatu dio Atarrabiako alkateari erantzukizun penala leporatu diezaiotela, aurretik ere epaitegi horretako epai irmo baten bidez ikurrina kentzeko agindu zioten eta (2008ko uztailaren 21eko epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak apelazio bidez baieztatua, 2008ko azaroaren 20ko epaia dela bide).


Ikurrina joan den apirilean kendu zuten, aipatu epaiak betearazteko, baina Atarrabiako udaletxearen ondoan agertu zen berriro maiatzaren 1ean, joan den ostiralean, komunikabideek adierazi duten moduan.

Nafarroako Gobernuak aurkeztutako idazkiaren arabera, Atarrabiako Udalak, EAEko ikurra berriro erakutsita, epai judizialen betearazpena saihesten du, eta beraz, erabateko deuseztasuna gauzatzen du, Jurisdikzio Legearen 103.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horrez gain, Atarrabiako alkatearen kasuan, Gobernuko zerbitzu juridikoen arabera, “erantzukizun penala egon daiteke”, ustez desobeditze-delitua egiten duelako, Zigor Kodean ezarritakoaren arabera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa