(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak Alemaniari eskaini dizkiote Europaren Eguneko ekitaldiak asteazkena, 2009.eko maiatzak 6

Sanz presidentea eta Yolanda Barcina alkatesa Kondestablearen Jauregiko ospakizun-ekitaldiaren buru izan dira


Europaren Egunaren ospakizuna Kondestablearen Jauregian ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Iruñeko alkatesa, Yolanda Barcina Angulo, lagun zuela Europaren Eguna ospatzeko gaur goizean Kondestablearen Jauregian egin den ekitaldi instituzionaleko buru izan da. Lehen aldiz, oroipena Europako herrialde bati eskaini zaio, Alemaniari zehazki, bere garrantzia ekonomikoa eta Nafarroarekin duen harremana dela eta.

Bostehun bat alemaniarrek Nafarroan dute egoitza eta beste 12.000ek Foru Erkidegoa bisitatu zuten iragan urtean. Gainera, Nafarroan ezarriak dauden 120 enpresa multinazionaletatik 21 alemaniar jatorrikoak dira, horien artean Volkswagen.

Ekitaldi instituzionala 12etan hasi da, besteak beste Alemaniako enbaxadorea Espainian, Wolf Ruthart Born, bertan zela. Ospakizunari Iruñea, Poloniako Torun hiriarekin batera, Europako kultur hiriburua 2016 hautagaitzaren sustapen-bideoa proiektatuz eman zaio hasiera.


Sanz presidentea Europaren Eguneko ekitaldian hitza hartuz ( irudia handitu )

Ondoren, alkatesak, Yolanda Barcinak, Alemaniako enbaxadoreak eta Sanz presidenteak hartu dute hitza. Azken honek Europaren Eguna herrialde baten errealitatearekin lotzean, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko udalbatzak “Europa errealitateen batasuna dela” azpimarratu nahi dutela adierazi du.

Presidenteak Nafarroako eta Alemaniako (munduko hirugarren potentzia eta Europako lehena) “planteamendu politikoek eta sozialek antzeko alderdi asko dituztela” nabarmendu du. Alemaniako 16 landerren estatusa aipatu du, “ziurrenik Nafarroako foru-autogobernuarekin antz handiena duen eskema instituzionala” dela esanez.
 
Era berean, Miguel Sanzek Alemania Foru Erkidegoarentzat oso balio estrategiko handikoak diren nazioarteko proiektuak aurrera eramateko “aliatu sendoa” dela adierazi du. Adibide gisa ezagutzan oinarritutako ekonomia lortzeko bidean Renania Westfaliako iparraldearekin Brain proiektuan duten lankidetza aipatu du, Nafarroako Nazioarteko Planean jasotako lanerako lerroetako bati jarraituz. Aipatu dituen beste batzuk Bavariarekin ikasle etorkinak irakaskuntzan integratzeko programa eta Schleswig Holsteinekin energia berriztagarriena dira.

Presidenteak Nafarroak, Espainiak orokorrean eta Alemaniak “Europaren baterako proiektua bultzatzeko borondate irmoa” dutela baieztatu du. “Europak poztu egin behar gaitu, gure komunitateak eta gure herrialdeak azken hamarkadetan lortu dituzten aurrerapen handiak ikusaraziz eta balorazio positiboa eginaraziz”, azpimarratu du Sanzek, nork Egun honek batasuna osatzen duten herrialdeen arteko harremanak sendotzeko balio izatearen nahia azaldu duen. 

Bestalde, alkatesak Europa “elkarkidetza baino gehiago” dela adierazi du, guztiena den lurraldea partekatzen duten “pertsonen proiektua” dela azpimarratuz. Era berean, Iruñea Europako kultur hiriburua izateko laguntza eskatu du, hiria “Europan erreferentea” bihur dadin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa