(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II. Kongresua egingo da Iruñan datorren astean asteazkena, 2009.eko maiatzak 6

Letizia printzesa amaiera-ekitaldiaren buru izango da


Menpekotasunari eta bizi-kalitateari buruzko kongresuaren aurkezpena.

Menpekotasunari eta bizi-kalitateari buruzko kongresuaren aurkezpena. ( irudia handitu )

Iruñan, maiatzaren 11tik 13ra, Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II. Kongresua egingo da, Edad & Vida Fundazioak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren eta Imsersoren laguntzaz.

Ekitaldia gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute. María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak (antolaketa-batzordeko presidentea den aldetik), Higinio Raventós Edad & Vida Fundazioko presidenteak eta kongresuaren presidente exekutiboak eta Josep María Via batzorde zientifikoko presidenteak ekitaldian parte hartu dute. Era berean, Rafael Iglesias Amma Taldeko zuzendari nagusiak eta Elisabet Yanovsky “La Caixa” Fundazioko gizarte-arloko menpekotasuna artatzeko eta familia-zaintzailea babesteko programaren arduradunak parte hartu dute.


Kongresu honetan 2007an abian jarritako Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasun-egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Legearen berrikuspena egingo da. Kongresuan legearen garapenaren eta ezarpenaren analisia eta balantzea egitea proposatu da, erronkak eta egin gabe dauden arau-garapenak oinarri hartuta eta etorkizuneko perspektibak aztertuz. 


Menpekotasunari eta bizi-kalitateari buruzko kongresuaren aurkezpena.

Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko II. Kongresuaren aurkezpena. ( irudia handitu )

Kongresua Amma Taldeak, “La Caixa” Fundazioko Gizarte Ekintzak, Vitaniak eta Vodafonek babesten dute eta Coca-Cola Españaren laguntza du. Iruñan administrazioak, legearen garapenean inplikatutako sektoreetako gizarte-eragileak, adinekoen elkarteak, akademikoak eta nazioko eta nazioarteko profesionalak batuko dira. Horrez gain, Letizia printzesak programa ixtea aurreikusi da.


Kongresuaren aurkezpenean, García Malo kontseilariak autonomia-erkidegoek menpeko pertsonen eskubideak eragingarriak izateko egiten dituzten ahaleginak azpimarratu ditu, dinamiketan eta lan-egituretan aldaketak eginda edo bitarteko berriak sortuta. Horretarako, inbertsio ekonomiko handiak egin behar dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa