(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak 400.000 euroko laguntza eman du Iruñerriko ibai-parkea zabaltzeko asteazkena, 2009.eko maiatzak 6

Dirua proiektuak egiteko erabiliko da, gaur egungo ibilbidean beste 72 kilometro gehitzeko


Iruñerriko ibai-parkearen zabalkuntzaren sinadura-ekitaldia.

Iruñerriko ibai-parkearen zabalkuntzaren sinadura-ekitaldia. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak eta Javier Torrens Alzu Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak gaur goizean hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, Gobernuko departamentu horrek 400.000 euro emango ditu Iruñerriko ibai-parkea zabaltzeko proiektuak idazteko. 

Proiektuaren arabera, parkera 72 kilometro gehituko dira (gaur egun 22 kilometro ditu) Arga, Ultzama, Elortz, Urbi eta Sadar ibaietan. 72 km horietatik 23 egon dauden landa-bideei dagozkie, eta 49 km trazadura berrikoak dira. Lanak betearazteko aurrekontua, lurzoruen kostua kontuan hartu gabe, 8 eta 10 milioi euro bitartekoa da.

Toki Administrazioko Departamentuak proiektuan jarriko dituen 400.000 euroen bidez, lanak betearazteko proiektuak idatziko dira. Une honetan, trazaduraren altxamendu topografikorako lehiaketa publikoak egiten ari dira, eta ondoren, lan-proiektuarenak egingo dira. Biek aurtengo irailerako eginda egon behar dute, ekimen horrek estatuko eta Ingurumen Ministerioko funtsak jaso ahal izateko 2010 eta 2011 urteetarako lan-aurrekontuetatik. Eraikitze-proiektuak 2009ko abendurako behin betiko onetsita egon behar du, Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenaren arabera.

2008an, Mankomunitateak Iruñerriko ibai-parkea zabaltzeko proiektua bultzatzeko jarduerak egin zituen, zenbait udalek interesa erakutsi zuten eta. Lehenengo eta behin, Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala idatzi zuen (gaur egun Nafarroako Gobernua horren inguruko izapideak egiten ari da), eta ondoren Ingurumen Ministerioarekin elkarrizketak egin zituen Bide Naturalen estatuko planean sartzeko. Foru Gobernuak Iruñerriko Mankomunitateari gaur emandako diru-laguntza bateragarria da entitateak jarduera hau egiteko jaso ditzakeen beste laguntza batzuekin.

Iruñerriko ibai-parkea, 22 km-koa, Arga, Ultzama eta Elortzi baien ertzetatik luzatzen da, eta Ezkabarte, Esteribar, Eguesibar, Uharte, Atarrabia, Burlata, Barañain eta Zizur Nagusia udalak lotzen ditu. Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoa parkea mantentzeaz, zaintzeaz eta ingurumen-zabalkundea egiteaz arduratzen da, oraintsu zaharberritu den Atarrabiako oihal-errotan kokatutako interpretazio-zentroaren bidez. Zenbait udalerri bigarren fasean sartzeko gelditu ziren.

2008an Iruñerriko Mankomunitatean zabalkundea bultzatzeko lantaldea eratu zen, eta lan-batzordea proiektuak ukitutako toki-entitate hauek osatu zuten: Odieta, Olaibar, Ezkabarte, Esteribar, Uharte, Eguesibar, Oltza Zendea, Etxauri, Etxarri, Ziritza, Aranguren, Galar, Beriain eta Zizur Zendea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa