(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Qpea foroak Osasun Departamentuari narriadura kognitiboa duten pertsonentzako lan-materiala laga dio osteguna, 2009.eko maiatzak 7

Kutz kontseilariak foroko kideak hartu ditu, San Francisco Javier zentroarekin izandako lankidetza eskertzeko


Kutz kontsilaria Qpeako kideekin

Kutz kontseilaria eta Qpeako kideak, harreran ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak Qpea foroko kideei harrera egin die Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Foro hori irabazteko asmorik ez duen elkartea da, eta Departamentuari narriadura kognitiboa duten pertsonak artatzeko lan-materiala eman dio. Foro horrek bihar, ostirala, maiatzak 8, Dementzia duten pertsonei buruzko nazioarteko I. foroa egingo du Nafarroako Unibertsitatean.

Kutz kontseilariak elkarte horri Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin, zehatz esanda, San Francisco Javier zentroko Narriadura Kognitiboa-Oroimena Unitatearekin, izandako lankidetza eskertu dio. Zentro horretan, narriadura kognitibo arina edo hasierako faseko dementziak dituzten eta tratamenduak amaitzen dituzten pazienteei tratamendu ez-farmakologiko hori ematen zaie.

“Ikerketa eta Irakaskuntzarako Foroa: Bizitza-kalitatea, Zaharrengan”, Qpea, 2005ean sortu zuten Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Psikiatria eta Psikologia Medikoko eta Amma Taldeko profesionalek. Gaur egun, autonomia-erkidego desberdinetako eta diziplina desberdinetako (geriatrak, psikiatrak, psikologoak, OLT-EUD, terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak, gizarte-langileak, etab.) profesionalek, ikerlariek eta irakasleek osatzen dute.

Nafarroako Gobernuari lagatako materiala ‘Ez ahazteko’ deitzen da. Karpeta baten barruan zenbait fitxa daude, eta horietan, ariketen bidez, narriadura kognitibo arina duten pertsonen estimulazio kognitiboa lortu nahi da. Fitxak zenbait saiotan bilduta daude, eta beraz, horietako bakoitzean funtzio desberdinak estimulatzen dira (praxiak, gnosiak, hizkuntza, kalkulua eta oroimena, besteak beste). Modu didaktiko eta dibertigarrian, fitxa bakoitzean estimulatzen den funtzioa edo esparrua eta kasuan kasuko ariketak egiteko behar den denbora eta zailtasuna adierazten dira. Fitxak narriadura kognitibo arina jasaten duten pertsonekin probatu dira, eta beraz, horien efektu positiboa bermatuta dago. Proiektuak aurrera egiten du, narriadura moderatua eta larria duten pertsonak artatzeko. 

Harreran, Kutz kontseilariak azpimarratu du Qpea “ekimen goresgarria” eta “eskuzabala” dela; izan ere, medikuntza pertsonen bizitza luzatzen ari da, baina aldi hori “bizi-kalitatez bete behar da”. Ildo horretatik, lagatako materialek erasan kognitiboak dituzten pertsonen inpaktu pertsonal, sozial eta familiakoak murrizten laguntzen dute. Kontseilariak azpimarratu duenez, ‘Ez ahazteko’ tratamendu ez-farmakologikoak “emaitza bikainak” lortu ditu. Harrera horretara Isabel Martín Montaner Osasun zuzendari nagusia ere hurreratu da. Qpea foroko ordezkaritzaren buru Jorge Pla presidentea izan da.


 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa