(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñan Konputazioaren Nazioarteko Astea egingo da maiatzaren 11tik 18ra osteguna, 2009.eko maiatzak 7

Programatutako jarduera bat Xakearen XVIII. Mundu Lehiaketa Ordenagailu bidez da


Komputazioaren Nazioarteko Astea

CEINko arduradunek Komputazioaren Astea aurkeztu dute ( irudia handitu )

Datorren astelehenean, maiatzak 11, Iruñako Kondestablearen Jauregian, “Konputazioaren Nazioarteko Astea” hasiko da. Ekitaldia superkonputazioari eta horrek enpresa-esparruan dituen aplikazioei, ordenagailu bidezko jokoei eta xake kirolari eskainita dago.

Nafarroako Gobernua, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, ekimen honen bultzatzailea da. Iruñako Udalak eta Ordenagailu bidezko Jokoen Nazioarteko Elkarteak ere parte hartzen dute. Horrez gain, ekimena Navarmedia, Fundetec, Diario de Navarra, Nafarroako Xake Federazioak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak babesten dute.

Aste horretarako ezarritako jarduerak gaur pentsaurrekoan aurkeztu dituzte Carmen Leza Villar Ceineko zuzendari gerenteak eta Beatriz Blasco CEINeko Berrikuntza eta Enpresen Sendotze Arloko zuzendariak. 

Konputazioaren Nazioarteko Astearen bidez, superkonputazioaren, enpresaren eta xakearen arteko lokarriak erakutsi nahi dira eta enpresetako, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako profesionalei, zuzendariei eta ikerlariei hurbildu nahi zaizkie, baita xakearen eta ordenagailu bidezko jokoen zale guztiei ere. Superkonputazioak enpresara aplikatuta leku esanguratsua du Konputazioaren Nazioarteko Astean. Modu horretan, maiatzaren 12, 13 eta 14an egingo diren hiru hitzalditan, zenbait adituk superkonputazioaren gaur egungo egoera alderdi desberdinetatik jorratu eta enpresa-esparruan dituen aplikazioak erakutsiko dituzte.

José María Cela Bartzelonako Superkonputazio Zentro Nazionalekoak (CNS) superkonputazioari lotutako alderdi guztiak aurkeztuko ditu, eta Andrés Gómez Tato Galiziako Superkonputazio Zentrokoak (CESGA) nazioko enpresa-esparruan superkonputazio-beharrizanen inguruan dauden ikerketa batzuen emaitzak jakinaraziko ditu. Horrez gain, Tafco, Sun Microsystems, IBM-PIN eta Silicon Graphics enpresetako ordezkariek konputazio-joera berriak haien erakundeetan aplikatzean izandako esperientziak azalduko dituzte.

Jardunaldien programan hitzaldi desberdinak egingo dira: maiatzaren 14an, enpresan xake-pentsamendua erabiliz erabakiak hartzeari buruz hitz egingo da, Miguel Illescas Nazioarteko Xake Maisu Handiaren eskutik, eta xake-programen diseinua eta horiek beste diziplina batzuetan nola eragin duten, hala nola farmazian eta nekazaritzaren planifikazioan, Leontxo García xakean espezializatutako kirol-kazetariaren eskutik..

Maiatzaren 11tik 18ra Xakearen XVII. Mundu Lehiaketa Ordenagailu bidez egingo da, eta bertan 10 parte-hartzailek xake-programak aplikatuko dituzte. Horrez gain, Ordenagailuen XIV. Olinpiada egingo da, eta 47 jokalarik ordenagailuen artean zenbait txapelketa egingo dituzte joko-mahaien beste modalitate batzuetan. Bi lehiaketa horietan, ordenagailuek mugimenduak kalkulatu eta programatzaileek taulan egingo dituzte.

Gainera, maiatzaren 11tik 13ra Jokoei eta Konputazioari buruzko Nazioarteko Konferentziaren XII. edizioa egingo da. Nazioarteko 35 adituk ordenagailu bidezko jokoen inguruan dauden berrikuntzak eta emaitza berrienak jakinaraziko dituzte. 

Parte-hartzaile eta adituak herrialde hauetatik etorriko dira: Alemania, Belgika, Kanada, Txina, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Holanda, Hungaria, Islandia, Israel, Italia, Japonia, Namibia, Polonia, Erresuma Batua, Suitza eta Taiwan.

Xakearen munduko txapelketaren eta konferentziaren aurreko edizioak Beijing, Amsterdam, Turin (Italia) eta Reykiavik-en egin ziren. Estatu Batuetako Vasij Rajlichek eta Larry Kaufmanek sortutako Rykba xake-motorrak txapelketa irabazi zuen iaz, eta aurtengo edizioan ere egongo da

Asteburuan, maiatzaren 16an eta 17an, xakearekin zuzenean lotutako zenbait jarduera egingo dira. Maiatzaren 16an CEIN Eskola Txapelketa egingo da, eta haurrek 8z beheko, 10ez beheko, 12z beheko, 14z beheko eta 16z beheko kategorietan parte hartuko dute. Maiatzaren 17an, igandea, Interneten Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, xake-norgehiagoka egingo da Nafarroako eta Taiwaneko gazteen artean, Internet bidez.

Igande berean, Davil Lariño Espainiako xake txapeldunak eta nazioarteko xake maisuak aldi bereko partidak jokatuko ditu nahi duten zale guztiekin. Horrez gain, Espainiako xake-arbitroek urteko mintegia egingo dute.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Semana Internacional de la Computación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa