(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Ekuadorreko gobernuak borondatezko itzuleran laguntzen ari dira kogarapeneko proiektuen bidez osteguna, 2009.eko maiatzak 7

Tailer batek ekuadortarrei Hegoamerikako herrialdeko gobernuak bultzatzen dituen proiektuen berri emango die larunbat honetan


Nafarroako eta Ekuadorreko gobernuek, Nafarroako Gurutze Gorriarekin, Nafarroako Ekuadortarren Elkartearekin (FAENA) eta Migrazioen Nazioarteko Erakundearekin (MNE) batera, Foru Erkidegoan bizi diren ekuadortarrei Hegoamerikako gobernuak bultzatzen dituen proiektuen berri emateko tailerra antolatu dute, borondatez itzultzea erabakitzen duten etorkin guztien itzulera ordenatua eta planifikatua erraztea aldera.

Programaren ezaugarri nagusia pertsona horien itzulera horien jatorrizko herrialdean kogarapeneko proiektuak egitearekin lotzen duela da. Ildo horretatik, Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna den Alberto Catalán Higuerasen hitzetan, “bizi dugun krisi ekonomiko larri honetan, ekimena etsenplu da bi arrazoigatik: bat, borondatezko itzulera ordenatuan nazioarte, nazio eta autonomia mailako erakundeen artean ematen den partaidetza eta lankidetza handiagatik; eta bi, Ekuador bezalako herrialdeentzat dakarren garapen sozialerako eta ekonomikorako aukeragatik, Nafarroari oso lotua egonik herrialde horretako pertsona asko bizi baitira duela urte batzuetatik gure Erkidegoan”.

Hurrengo maiatzaren 9an Iruñeko Gurutze Gorriaren egoitzan egingo den tailerrean zehar, “Sentsibilizazio, orientazio eta itzulera tailerra. Immigrazioa eta egungo krisia Espainian” izenburupean, krisi ekonomikoaren eta Ekuadorreko Gobernuak ekuadortarrek itzultzek aukera izan dezaten abian jarritako ekimenen eta Hegoamerikako herrialdeko gobernuak bultzatzen dituen kogarapeneko proiektu zehatzen inguruko hausnarketa egingo da.

Tailerra, hirutatik lehena, zuzenean emango da Internetez eta Ekuadorretik bideokonferentzia izango du Hegoamerikako herrialdeko borondatezko itzuleren koordinatzailearekin. Lehen saio honek sarrera izaera du, hurrengoak itzulera burutzea erabaki duten pertsonei zuzenduak egongo direlarik. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Programa del taller
Población ecuatoriana en Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa