(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Madrilgo Nuevo Baztán udalerrian izan da osteguna, 2009.eko maiatzak 7

Udalerria XVIII. mende hasieran eraiki zuen Juan de Goyeneche nafarrak, bere jaioterria oroituz


Agintariak Juan de Goyenecheren irudiaren ondoan

Sanz presidentea, Juan de Goyenecheren estatuaren ondoan, Nuevo Baztán udalerrian ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Madrilgo Nuevo Baztán udalerrian izan da gaur. Udalerria XVIII. mende hasieran eraiki zuen Juan de Goyeneche nafarrak, bere jaioterria oroituz eta monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1941ean.

Udalerriko alkatesak, Mercedes Iglesiasek, eta Madrilgo Erkidegoko kultura-kontseilariak, Concepción Guerra, harrera egin diote presidenteari eguerdian udaletxean. Ondoren, ibilbidea egin dute hirigunean zehar, San Frantzisko Xabier eliza, Nuevo Baztáneko interpretazio-zentroa eta Goyeneche eskola bisitatuz, besteak beste.

Bisitan zehar, Sanzek Nafarroako Gobernuko kultura eta turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz, eta Nafarroako Gobernuko delegatua Madrilen, Salvador Estébanez Eraso, izan ditu lagun. . En representación de la Asociación del Patrimonio Histórico de Nuevo Baztáneko Ondare Historikoaren Elkartearen izenean, bere presidentea, José Lucinio Fernández, eta bere presidenteordea, Fernando Aizpún, izan dira.

Nuevo Baztán udalerriari bisita

Agintariak Nuevo Baztán udalerrira egindako bisitan ( irudia handitu )

Juan de Goyeneche


Juan de Goyeneche y Gastón, Arizkunen (Baztan) jai ozen 1656an. Bere gurasoek, Goyenechea jaunek, gazte zela bidali zuten Jesuiten “Colegio Imperial”-era, Gorteetan, non bere ikasketetan nabarmendu zen. Bertan, familia boteretsuekin eta intelektualekin harremana izan zuen, Karlos IIaren Gortean toki pribilegiatua lortzea ahalbidetuz. 

Intelektual ilustratua, editore eta kazetari gisa nabarmendu zen. Halaber, Gorteko diruzaina eta garai hartan Espainiako ekonomiak kanpoarekiko zuen mendekotasuna ekiditen saiatzen ziren hainbat industrien bultzatzailea izan zen. 

1735ean hil zen Nuevo Baztán udalerrian, Madrilgo Erkiegoaren hego-ekialdean kokatua, Alcalá de Henares eskualdean. Berak aginduta eraiki zen XVIII. mende hasieran, bere jaioterria oroituz.

1941eko urriaren 26an, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nuevo Baztáneko jauregiak, elizak eta ondoko bi plazek osatutako multzoa Monumentu Historiko Artistiko izendatzen zela argitaratu zen.

1996an Nuevo Baztáneko Ondare Historikoaren Elkartea sortu zen. Irabazi asmorik gabeko erakunde honen funtsezko helburua udalerriaren ondare historiko-artistikoaren berreskurapena eta erabilpena eta bere sortzailearen eta ondare horri lotutako bere ondorengoen irudia gorestea da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa