Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Udalerria XVIII. mende hasieran eraiki zuen Juan de Goyeneche nafarrak, bere jaioterria oroituz
Sanz presidentea, Juan de Goyenecheren estatuaren ondoan, Nuevo Baztán udalerrian
(
irudia handitu
)
Agintariak Nuevo Baztán udalerrira egindako bisitan
(
irudia handitu
)
Juan de Goyeneche
Juan de Goyeneche y Gastón, Arizkunen (Baztan) jai ozen 1656an. Bere gurasoek, Goyenechea jaunek, gazte zela bidali zuten Jesuiten “Colegio Imperial”-era, Gorteetan, non bere ikasketetan nabarmendu zen. Bertan, familia boteretsuekin eta intelektualekin harremana izan zuen, Karlos IIaren Gortean toki pribilegiatua lortzea ahalbidetuz.
Intelektual ilustratua, editore eta kazetari gisa nabarmendu zen. Halaber, Gorteko diruzaina eta garai hartan Espainiako ekonomiak kanpoarekiko zuen mendekotasuna ekiditen saiatzen ziren hainbat industrien bultzatzailea izan zen.
1735ean hil zen Nuevo Baztán udalerrian, Madrilgo Erkiegoaren hego-ekialdean kokatua, Alcalá de Henares eskualdean. Berak aginduta eraiki zen XVIII. mende hasieran, bere jaioterria oroituz.
1941eko urriaren 26an, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nuevo Baztáneko jauregiak, elizak eta ondoko bi plazek osatutako multzoa Monumentu Historiko Artistiko izendatzen zela argitaratu zen.
1996an Nuevo Baztáneko Ondare Historikoaren Elkartea sortu zen. Irabazi asmorik gabeko erakunde honen funtsezko helburua udalerriaren ondare historiko-artistikoaren berreskurapena eta erabilpena eta bere sortzailearen eta ondare horri lotutako bere ondorengoen irudia gorestea da.