(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Galipentzu zaharra lehentasunezko birgaitze-eremu izendatu du ostirala, 2009.eko maiatzak 8

Erdi Aroko kokaleku honetako baserriaren zati handiena XVIII. eta XIX. mendeetakoa da


Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, José Carlos Esparza Saezek, Galipentzu zaharra lehentasunezko birgaitze-eremu izendatzen deneko foru-araua izenpetu du gaur. Neurri horrek ohiko egoitzara eta egoitza iraunkorrera bideratutako etxebizitzak hobetzea edo horien sarbidea eta zerbitzuak hobetzea erabakitzen dutenek laguntzak jaso ahal izatea erraztuko du.

Hemendik lasterrera foru-araua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak eta Galipentzuko Udalak herri zaharreko egoitzen birgaitzea (teilatuak, egiturak, isolamendu termikoak, erreformak komunetan, berogailuetan edo saneamenduan, eta abar) bultzatu nahi dute. Lehentasunezko birgaitze-eremu izendapenaren babespean dauden laguntzak horretara bideratutako neurri eraginkorra izan daitezkeela irizten dute.

Birgaitze-arloan, lehentasunezko birgaitze-eremu izenda daitezke Babeserako eta Barne Berriztatzeko Plan Berezi (PEPRI) bat indarrean dagoeneko gune historikoak eta multzo eraikiak; eraikinen %70 baino gehiagok 50 urtetik gora izan beharko dute gune historikoen kasuan. Galipentzu Erdi Aroko kokalekua da eta etxe gehienak XVIII. eta XIX. Mendeetakoak dira. Hori dela, oeta, udalak laguntzako neurri hori eskatu zuen.

Diru-laguntzak obren eta proiektuko ordainsarien %40ra iris daitezke, beti ere zenbait mugez, 4/2006 Foru Dekretuan, etxebizitzan jarduketa babesgarrien eta egoitza-eraikuntzaren sustapenarena, arautuak. Era berean, Galipentzuko Udalak (130 biztanle) birgaitzean lagunduko du 4.000 euroko aurrekontuko partidaz

Etxebizitza arloko Presazko Neurrien Foru Legearen proiektua

Gogoan izan Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presazko Neurrien Foru Legearen proiektuak, duela gutxi Nafarroako Gobernuak Foru Parlamentura bidalia izan denak, birgaitzeetarako laguntzak asko handitzea eta orain arte diruz lagun ezin zitezkeen kontzeptu asko jasotzen dituela.

Proiektuaren arabera, laguntzak eskatzailearen familiaren sarreren eta eraikinaren antzinatasunaren (15 eta 50 artean dituen edo 50 baino gehiago) araberakoak izango dira. Askotarako Errentaren Adierazle Publikoa (IPREM) bider 2,5eko sarrerentzat, gutxieneko laguntza %25ekoa izango da 15 eta 50 urteko eraikinentzat eta %30ekoa 50 urtetik gorako etxebizitzentzat: IPREM bider 2,5 eta 3,5 artekoentzat, %20 eta %25 artean, eta bider 3,5 eta 6,5 artekoentzat, %16 eta %20, hurrenez hurren. 

Tarte guztientzat, lehentasunezko birgaitze-eremuetan esku-hartzeak (oztopoak kendu, adibidez), proposamenaren arabera, %40koak eta %50ekoak izango dira lehentasunezko birgaitze-eremuetako esku-hartze proiektu globalentzat. Ehunekoak 3 puntu igoko dira kategoria orokorreko familia ugarien kasuan eta 6 puntu berezienean.

Horrez gain, honako erreformentzat laguntzak ezarri dira ere: sukaldeen edo komunen barne-eraberritzeen ingurukoak, gutxienez hamabost urteko antzinatasuna izanez; domotika-instalazioa; eta etxebizitzetan energiaren efizientzia hobetzea eragiten dutenak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa