(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2010. urtean 850.000 euro bideratuko ditu errekak eta sakanak hobetzeko jarduketak finantzatzera ostirala, 2009.eko maiatzak 8

Gaur egin den jardunaldi batek laguntza hauen berri eman die tokiko erakunde interesdunei


Nafarroako Gobernuak 2010. urtean 850.000 euro bideratuko ditu tokiko erakundeek Foru Erkidegoko errekak eta sakanak hobetzeko aurrera eramaten dituzten jarduketak finantzatzera, ibai-habitata eta balizko uholdeen aurkako babesa hobetze aldera. Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuak jardunaldia antolatu du gaur, berrogeita hamar udal eta kontzeju interesdun baino gehiagori laguntza horien berri emanez.

Aurten deialdia apirilera aurreratu da, ebazpena urtea amaitu aurretik eman dadin. Era horretan, tokiko erakundeek 2010eko aurrekontuak eratu aurretik jakingo dute laguntza eman zaien ala ez.

Jardunaldia, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroan (CRANA) (Landa Garapena eta Ingurumena Departamentuari lotutako fundazioa) ospatua, Nafarroako Gobernuko Ur Zerbitzuko zuzendariak, Juan José Grau, ireki du. Bertan, gainera, Ibaiertzen Berriztatze eta Obra Hidraulikoen Ataleko bi teknikarik, Miguel Guibert Valenciak eta César Pérez Martínek, hartu dute parte, aipatu deialdiaren oinarrien eta uholde-arriskuaren eta lehengoratzearekin zerikusia duten gaien berri emanez..

Deialdiaren baldintza orokorrak

Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), 44. zenbakian, iragan apirilaren 13koan, argitaratu ziren. Bertan, eskaerak aurkezteko epea hurrengo ekainaren 12an amaitzen dela eta diruz lagundu ahalko diren jarduketak ibilguen hustutze-gaitasuna mantentzea, ibaiertzak berriztatzea eta uholdeen aurrean babesteko ibaietako habitata hobetzea izango direla adierazten da. Jarduera horiek guztiak bat datoz Ibaiak Berreskuratzeko Estrategia Nazionalarekin.

Laguntzek, diruz lagundu daiteken aurrekontu osoaren %70, obretatik, proiektuaren idazketatik eta obraren zuzendaritzatik eratorritako gastuak estaliko dituzte, gehienez 300.000 euroraino, BEZ barne. Laguntzak emateko jardueren arrisku-maila eta premia baloratuko dira, proposaturiko irtenbidearen egokitasunaz eta ibaien lehengoratzeaz gain. Aurten, Nafarroako 16 udalek eta kontzejuek jaso dute laguntza.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa