(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sarrigureneko “Félix Garrido” egoitza eta buruko eritasunerako zentroa 2010. urtearen amaieran prest egongo da ostirala, 2009.eko maiatzak 8

26 egoitza-plaza izango ditu, eta errehabilitazio psikosoziala egiten duten 60 pertsona ere artatuko ditu


Félix Garrido egoitzara egindako bisita.

“Félix Garrido” egoitza eta buruko eritasunerako zentroko lanak ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak "Félix Garrido" buruko eritasuna duten pertsonentzako egoitza eta errehabilitazio psikosozialerako zentroa izango den eraikinaren eraikitze-lanak bisitatu ditu gaur goizean Sarrigurenen. Proiektua Nafarroako Gobernuak sustatu du, Nafarroako Menpetasunerako Agentziaren bidez, eta Nafarroa 2012 Planaren barruan sartuta dago.

Bitarteko hori buru-nahaste larria duten pertsonei bideratuta dago, eta bi motatako zerbitzuak eskainiko dira: lehenengoan, egoitzan, 26 plaza egongo dira banakako logeletan, eta bigarrenak, errehabilitazio psikosozialerako zentroak, 60 pertsona artatzeko gaitasuna izango du. Azken horrek eguneko zentro moduan funtzionatuko du eta beste egoitza batzuetan eskaintzen diren laguntza-programen eta –jardueren antzekoak eskainiko ditu, hurrengo hauen inguruan: osasun-hezkuntza, integrazioa erkidegoan, autozainketak eta eguneroko bizimoduko jarduerak, psikomotrizitatea, psikohezkuntza, autokontrola eta estresari aurre egitea.
Bitarteko horretan 3.600.000 euro inguru inbertitu dira, eta xedea onuradunen autonomia pertsonala eta soziala hobetzea eta horien gizarteratzeari mesede egitea da. Azken finean, pertsona horiek erkidegoaren barruan normalizazio eta bizi-kalitate albait onenarekin egotea lortu nahi da.

Félix Garrido egoitzara egindako bisita

García Malo, "Félix Garrido" egoitzara egindako bisitan ( irudia handitu )

Proiektua 2008ko urrian hasi zen eta Jaime Gazteluren eta Ana Fernández de Mendíaren lana da. Lanak Construcciones Juan Bautista Flores enpresari esleitu zaizkio, eta 2010. urtearen amaieran amaituta egotea espero da.

Zentroaren ezaugarri funtzionalak

"Félix Garrido" buruko eritasunerako egoitza eta errehabilitazio psikosozialerako zentroa (EPSZ) establezimendu lasaia izango da, berdegune zabalak izango ditu, funtzionamendu erraza izango du eta argi natural albait gehien aprobetxatuko du. Horretarako, eraikina erabiltzaileek erabiliko dituzten inguruetan (gelak eta logelak) eguzki albait gehien hartzeko orientatuta dago, eta langileen inguruak iparralderantz orientatuta daude. Horrez gain, egoitzak eta EPSZk funtzionamendu eta sarbide independentea izango dituzte, baina zerbitzu orokorrak berdinak izango dira bientzat.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa