(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro bideratu ditu hogei basogintza-jarduera egiteko astelehena, 2009.eko maiatzak 11

Foru Gobernuak 11 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditu urtero basoak mantendu eta zaintzeko


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2.004.345 euroko urte anitzeko gastua egiteko baimena eman dio, hogei basogintza-proiektu eta baso-antolamenduko proiektu egiteko 2009, 2010 eta 2011n. Kopuru hori aurretik dauden beste partida batzuei gehituko zaie. Hori dela bide, Foru Gobernuak urtero 11 milioi euro baino gehiago erabiltzen ditu basoak mantendu eta zaintzeko.

Jardunak lau atal handitan bildu daitezke: baso-suteak prebenitzea; suteek, izurriek edo gaixotasunek ukitutako inguruak leheneratzea; Pirinioetako haranetan basoko lanak egitea, Nafarroa 2010 Planaren barruan; eta antolamendu-planak egitea basoen kudeaketa iraunkorra lortzeko. Zehatz esanda, baimen honen bidez jardun hauek gauzatuko dira:

Baso-suteen prebentzioa (688.300 euroko inbertsioa guztira):

- Aizpurgin (Nabaskoze), Berroian (Erromantzatua) eta Naparin (Erromantzatua) baltsak eraiki eta hobetzea. Aurrekontu osoa 100.000 eurokoa da, 50.000 2009an eta beste horrenbeste 2010ean.

- Suebakiak eraikitzea Espotz (Artzibar), Beortegi (Lizoainibar-Arriasgoiti), Erredin (Lizoainibar-Arriasgoiti), Mendiorotz (Lizoainibar-Arriasgoiti), Sasi eta Kukulan. Aurrekontu osoa 160.000 eurokoa da, 40.000 2009an eta 60.000 2010ean eta 2011n.

- Leotzen baso-azpiegiturak hobetzea. Aurrekontu osoa 81.200 eurokoa da, 50.000 2009an eta 31.200 2010ean.

- Basogintza-lanak alepo pinuaren sailetan Cascanten. Aurrekontu osoa 97.700 eurokoa da, 50.000 2009an eta 47.700 2010ean.

- Basogintza-lanak alepo pinuaren sailetan Valtierran. Aurrekontu osoa 197.400 eurokoa da, 100.000 2009an eta 97.400 2010ean..

- Basogintza-lanak Aezkoa basoko pagadietan. Aurrekontu osoa 52.000 eurokoa da, 30.000 2009an eta 22.000 2010ean.

Baso-lanak egitea Pirinioetako haranetan (inbertsio osoa 470.000 euro):

- Baso-azpiegiturak hobetzea Erronkaribarren. Aurrekontu osoa 235.000 eurokoa da, 200.000 2009an eta 35.000 2010ean.

- Baso-azpiegiturak hobetzea Zaraitzun. Aurrekontu osoa 235.000 eurokoa da, 185.000 2009an eta 50.000 2010ean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa