(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 330.663 euro bideratuko ditu tokiko erakundeetara gazteriako politikak sustatzeko asteartea, 2009.eko maiatzak 12

Pertsonal teknikoaren kontratazioan laguntzeko, Gazteriako tokiko plana garatzeko eta gazte-jardueretako programak egiteko balioko dute


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak Departamentuaren bidez, aurten 330.663 euroko diru-laguntzak bideratuko ditu tokiko erakundeetara gazteriako politikak susta ditzaten. Horrela jasotzen du María Isabel García Malo kontseilariaren foru-aginduak, iragan maiatzaren 6an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak.

Zehazki, deialdi honekin tokiko erakundeei gazteei zuzendutako neurrietan lagundu nahi zaie, gazteen garapen pertsonalean eta horiek udalerrian parte har dezaten laguntzeko helburuaz.

Hiru diru-laguntza mota emango dira:

-Lehena gazteriako pertsonal teknikoa kontratatzeko laguntza da. Laguntza horri honako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako tokiko erakunde guztiek heldu ahalko diote: 7.000 biztanletik gorako udalak eta 10.000 biztanle baino gehiago biltzen dituzte gizarte-zerbitzuetako mankomunitateak, egitura organikoan gazteriako zinegotzigoa eta Nafarroako Gazteria Institutuak onetsitako gazteriarentzako informazio-zerbitzua dutenak, edo beren gazteriako pertsonal teknikoak etengabeko prestakuntzako programetan parte hartuko duenaren konpromisoa hartuko dutenak.

Halaber, tokiko erakundeek gazteriako teknikari berria kontratatzeko laguntza eskatu ahalko dute, kontratazioa 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean ematen bada.

-Bigarren laguntza 2008ko azaroak 1etik 2009ko azaroaren 15era bitartean egindako Gazteriako tokiko plana eratzeko da. Kasu honetan, heldu ahalko diote 7.000 biztanletik gorako udalek eta 10.000 biztanle baino gehiago biltzen dituzte gizarte-zerbitzuetako mankomunitateek, egitura organikoan gazteriako zinegotzigoa dutenak. 

-Azkenik, hirugarren diru-laguntza data horien artean egindako gazte-jardueretako programetarako da, 30 urtetik beherakoentzat soilik eratuak egonik. Laguntza egitura organikoan gazteriako zinegotzigoa duten tokiko erakundeek eskatu ahalko dute, pertsona bat gazteriako programaren koordinatzaile izendatuz.

Diru-laguntzen helburu diren programek prestakuntzako, aisiako eta jolaserako, sentsibilizazioko, mugikortasuneko, arte gazteko jarduerak eta tokiko erakundeak gazteen garapenean eta udalerrian parte har dezaten laguntzeko garatzen dituen bestelako jarduerak jaso ahalko dituzte.Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea 45 egun naturalekoa da deialdia NAOn argitaratzen den egunetik aurrera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa