(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Letizia printzesak Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II. Kongresua itxiko du bihar asteartea, 2009.eko maiatzak 12

Lehenengo jardunaldia atzo egin zen, eta legearen balantzea egin eta etorkizuneko perspektibak eta babes juridikoa aztertu ziren


Letizia printzesa menpekotasunari buruzko kongresuaren itxiera-ekitaldian

Letizia printzesa Menpekotasunari buruzko II. Kongresuaren itxiera-ekitaldian ( irudia handitu )

Letizia printzesa bihar, asteazkena, maiatzak 13, arratsaldeko 17:00etan, Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II. Kongresuaren itxiera-ekitaldiko buru izango da. Kongresua egunotan egin da Iruñako Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan.


Kongresua atzo inauguratu zuen Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak. Edad & Vida Fundazioak antolatu du, eta Foru Gobernuaren, Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren eta Imsersoren lankidetza du.

Hiru egunetan, nazioko eta nazioarteko 600 aditu baino gehiago adinekoen bizi-kalitatearen inguruko gogoeta egiten ari dira, Menpekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza arautzeko legearen berrikuspenaren esparruan. 

Jorratutako gaien artean, besteak beste, eredu soziosanitarioa, menpekotasuna artatzeko sistemaren finantzaketa, menpekotasuna artatzen duten profesionalak eta farmazia eta osasun-produktuak aipatu behar dira. Era berean, prebentzioa, kalitatea eta akreditazioa, adinekoei aplikatutako teknologia berriak, horien ikaskuntza eta aplikazioa norberaren autonomia hobetzeko, eta segurtasuna eta babes juridikoa aztertzen ari dira.

Dokumentazioa:
Información audiovisual

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa