(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreak gastu pribatuaren %9,2 ikerketan eta garapenean inbertitzen du asteartea, 2009.eko maiatzak 12

Horrela adierazi du Sanzberro kontseilariak CNTArekin 200.000 euroko hitzarmena sinatzean, I+G+B arloko inbertsioak egiteko


Sanzberro kontseilaria eta CNTA-Ebroko Laborategiko zuzendaria hitzarmena sinatzen.

Nekazaritzako elikagaien sektoreak gastu pribatuaren %9,2 I+G arloan inbertitzen du ( irudia handitu )

Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea Foru Komunitateko berritzaileenetakoa da. Izan ere, Nafarroako Balio Erantsi Gordinaren %6,7 emanda, gastu pribatuaren %9,2 ikerketan eta garapenean (I+G) inbertitzen du, eta 32 patenterekin, Foru Komunitateko ziurtagiri guztien %10 biltzen du. 

Datu horiek gaur jakinarazi ditu Begoña Sanzberro Iturriria Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Héctor Barbarin Requetibate Teknologia eta Elikadura Segurtasuneko Zentro Nazionalaren zuzendari nagusiarekin (CNTA-Ebroko Laborategia) San Adriánen sinatu duen hitzarmenean.

Kontseilariak gogorarazi duenez, “nekazaritzako elikagaien industria ekonomiaren motorretako bat da, nekazaritza-sektorean trakzio-indar handia du, eta Nafarroako landa-inguruetarako garapen-alternatiba nagusia da”. Era berean, kontseilariaren esanetan, “gaur egungo krisi-egoeran, Nafarroako agroindustriek inbertitzen, etorkizunerako prestatzen eta punta-puntakoak izaten jarraitzen dute”. “Nekazaritzako elikagaien sektorea, gaur egun, inoiz baino gehiago, etorkizuneko aukera da”, esan du kontseilariak. 

200.000 euro I+G+B arloko inbertsioetarako


Gaur sinatutako hitzarmena dela bide, Nafarroako Gobernuak aurten 200.000 euro emango dizkio CNTA-Ebroko Laborategiari I+G+B arloari lotutako inbertsioak egiteko, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan ezarritako prozesuetan laguntza tekniko egokia emateko.

Zehatz esanda, hitzarmen hau dela bide, CNTAk bi arlotan egingo ditu inbertsioak: batetik, laborategietako azpiegiturak hobetzea (MS Ion Trap detektagailua gas-kromatografientzat; HPLC sistema MS-MS antzemateko; eta laborategiko ekipamendu txikiak eskuratzea); eta bestetik, azpiegitura informatikoak eta komunikazio-azpiegiturak hobetzea (komunikazioen hari gabeko sarea; ordenagailuak; komunikazio-zerbitzua eta posta elektronikoa hobetzea; laborategiko datu analitikoen kudeaketa hobetzea; eta bulegoetako eta bilera-aretoetako altzariak).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa